Mugazgaindikoa

Mugazgaindikoa

MUGAZGAINDIKO LURRALDEA EZAGUTZERA EMAN

IEHGKren soa eta proposamenak

Mugazgaindiko lankidetzaren nahia oso goraki aipatzen dute, azken 25 urteotan, lurraldeko eragileek, Iparraldeko (egungo Euskal Hirigune Elkargoaren eremua) eta Hegoaldeko (Euskadi eta Nafarroa) Euskal Herria garatzeko. Euskal zazpi probintzia historikoek 3 milioi biztanle baino gehiagoko euroeskualdea osatzen dute, hiri jarraitu baten gisakoa osatzen dutelarik Donostiatik Baionarainoko guztian, eta Europan dauden trafiko bide nagusietako bat da ere (pertsonak eta salgaiak).

Biztanleen, eragile sozioekonomikoen, kirol eta kultura eragileen arteko trukaketak betidanik izan badira eta garatzen ari badira ere, lankidetza egituratuagoak, erakundeen artekoak, arras gibelean dira: lan eta ikasketa mugikortasun oso eskasa, Eurohiria oraindik ere proiektu egoeran…

Akitania Berri, Euskadi eta Nafarroaren arteko euroeskualde erakunde baten eta Euskal Hirigune Elkargoaren sortzeak  aukera politiko berriak eskaintzen ditu.

IEHGKa Euskal Hirigune Elkagoarekin engaiatu zen 2019an mugazgaindiko lankidetzarako eskema baten prestaketan laguntzeko. IEHGKren ustez, bada galgak kentzeko garaia, eragile guztiak mugiarazteko garaia, lankidetzatik «mugazgaindiko lurralde proiektu» batera pasatzeko.

Zertan gara egun?

IEHGKak Euskal Hirigune Elkargoaren ondoan lanean dirau mugazgaindiko lankidetzarako eskema (2019 hondarrean bozkatua) ekintza programa bilakatzeko. Beste aldetik, Akitania Berri-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearekin elkarlanean ari da ere mugazgaindiko herritartasun proiektuetan.

Nos actualités sur cette thématique

10/10 – 4 contributions adoptées au Conseil de direction !

Une étape importante franchie lors du Conseil de Direction, avec l’adoption des Contributions aux plans d’action de 3 schémas stratégiques de la Communauté d’Agglomération : ...
En savoir +

25/09 – Le transfrontalier en débat à Donosti

2nd séminaire organisé par la Communauté d’agglomération à Donostia / San Sebastian : des nombreux acteurs socio-économiques et culturels, agents de collectivités, du nord et du sud ...
En savoir +

20/09 – Le transfrontalier en débat à Bayonne

1er séminaire organisé par la Communauté d’agglomération à Bayonne, où étaient invités les membres du CDPB , pour travailler  sur les enjeux de formation, d’économie, ...
En savoir +
Faîtes votre recherche puis appuyez sur "entrée"