Itsas ertzeko zonan (hirietakoa eta hiri-periferietakoa) trafiko sobera dabil: talde garraioko eta mugikortasun eztiko eskaintza oraindik oso eskasa da arras handitzen ari den biztanleriaren beharrei erantzuteko. Lekualdaketen 3/4 autoz egiten dira, % 4 besterik ez autobusez eta % 1 baino gutxiago bizikletaz… Baserrialdeetako mugikortasuna ere jokagai nagusia da, hala kostaldeko hiriguneari loturikoa (etxe eta lantokiaren artekoa), nola bizileku autonomoagoak baina autoa ez den beste eskaintza gutxi dutenak hartzen dituenari loturikoa… Jokoan dugu euskal lurralde ororen arteko osagarritasunak berrasmatzen jakitea. Euskal Hirigune Elkargoa sortzearekin (EHE), bide berri bat ireki da mugikortasunen politikan: Ipar Euskal Herri mailan herriarteko eta hiri barneko eskaintza sortzea (eskumena Departamentuak/Eskualdeak ordezkaritza), Tram’bus delakoa abian ematea eta Hiri Lekualdeketen Plana (HLP-PDU) prestatzea. IEHGKak bi ekarpen egin zituen EHE prestatzen ari zen HLParen prestaketarako. Funtsezkoena ikusteko hemen klika (eta xehetasun gehiago hemen behereko baliabideetan).
Zertan gara egun?
EHEk 2020ko otsailaren lehenean onartu zuen Hiri Lekualdaketen Planaren proiektua (HLP-PDU). IEHGKak proiektu horri buruzko Iritzia emanen du, 2020ko hondarrean/ 2021eko hastapenean plana onartu baino lehen. Planaren jarraipena ere eginen du IEHGKak bai eta gero haren ebaluazioa ere.
Les membres du Bureau du CDPB se sont réuni·e·s en cette fin de juillet pour rencontrer le nouveau président de l’UPPA, Laurent Bordes, et préparer la feuille de route de...
Le CDPB a lancé un 1er séminaire pour ouvrir le chantier sur le “projet culturel de territoire”, le 20 juillet à Ahetze. Durant plus de 2 heures, les fondamentaux ont...
Le Pays Basque est territoire d’expérimentation* d’un projet d’indice de mesure de la bonne santé démocratique, animée par le thing tank Démocratie ouverte. Le 9 juillet dernier à Mouguerre, une...
Le 7 juillet à Hasparren, les élu.e.s de la Commission égalité de la CAPB et des membres de la Commission égalité du CDPB ont démarré leurs travaux autour du projet...
Le Bureau du CDPB a reçu, le 17 juin, Roland Hirigoyen (vice-président de la CAPB à l’habitat) et, le 3 juillet, Bruno Carrère (vice-président de la CAPB à l’urbanisme) afin...