IEHGKa, zehazki, lurraldearen garapenaren alde engaiatzen da:
– Euskara : IEHGKa euskararen garapenaren alde aritzen da: euskaraz mintza liteke hala biltzar nagusietan nola zuzendaritza batzordeetan (interpretazioa eskaintzen da); komunikazio elebiduna; langileen formakuntza…
– Tokiko moneta : IEHGKa EUSKAL MONETAren kide da eta hornitzaileei euskoz ordain diezaieke eta kotizazioak ere euskoz jaso
– Telekomunikazioetako tokiko operadorea: IZARLINK
– Tokiko enpresa bat du bulego horniduretarako, fotokopietarako eta abarretarako : COLLECTIVITE SERVICE
– Tokiko produktuei eta kalitate labelei ematen die lehentasuna (adib. IDOKI), edarietan (aidb. EZTIGAR), janari prestatzaileak hautatzean
– Gizarte eta elkartasunezko ekonomiaren eta elkartasunezko finantzaren bankua : Crédit Coopératif
– Tokiko prestatzaile eta hornitzaileak…
– Mugikortasun iraunkorra : IEHGKak elkarrekin bidaiatzearen alde egiten du sistematikoki bere bilkura eta ekitaldietara joateko (internet plataforma bat plantan emanik du) eta autoan bakarrik bidaiatzea ahal beste mugatzen du.
Ondoko hilabeteetan, zuen bizi eremutik hurbil, Garapen kontseiluko kideekin elkartzea proposatzen dizuegu, kafetxo edo trago baten inguruan. Hurrengo hitzorduak Xiberuko eta Hego Lapurdiko biztanleentzat izanen dira, 18:00etatik 19:00etara “afterwork”...
“Iparralde 2040”-ren baitan, Garapen kontseiluak prospektiba proiektu honen lehen fasean parte hartzera gomitatzen zaituzte: IEHGKko kideen artean diagnostiko partekatu bat eraikitzeko. Horretarako, bi egun eta leku ezberdin proposatzen dizkizuegu, aukera...
Joan den azarotik hunat, 7 tailer parte hartzaile egin dira mugaldean: Urepelen, Orbaizetan, Izaban, Beran, Saran, Hendaian eta Amaiur-en. Orotara 120 bat parte hartzaile izan dira eta hainbat mugaldeko bizi...
Atseginez jakinarazten dizuegu Garapen Kontseiluan lan talde ezberdinak irekiko direla, apirilaren hondarretik goiti. Bertan parte hartzera gonbidatuak zarete denak! Gaiari buruzko interesa eta agendaren ahaltasuna kontuan hartuta. Hala, bi...
23.KORRIKA : Baionarat iristen da haurten! Garapen Kontseiluak Korrikan parte hartuko du 2764 kilometroan : hitzordua 11:00tan, Resplandy kaian hesi berdea hasi eta 50 m! Ibilbidearen xehetasunak hemen Baionara...