IPARRALDE 2040,
LURRALDE PROIEKTUA
2017 arte, Garapen Kontseilua, jendarte zibila antolatuaren elkargunea zen (ganbara kontsularioak, sindikatak, elkarteak…). Administrazio publikoen (Estatua, Eskualdea, Departamendua…) eta hautetsien ordezkaritza ere bazen. Beste elkarte baten ondoan aitzinatzen zen orduan, Hautetsien Kontseilua: honetan aurkitzen ziren erabakitzaile politiko nagusiak (auzapezak, Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoetako lehendakariak, Eskualdeko eta Departamenduko kontseilariak, parlamentarioak). 2018tik aitzina eta Euskal Hirigune Elkargoaren (EHE) sortzearekin, Garapen Kontseiluak, beti ere jendarte zibila antolatuaren ordezkariak biltzen ditu zeini gehitzen zaizkien Iparraldeko herritar zonbaitzu (400 kideen herena).
Elkargoaren eta Akitania-Berria Eskualdearen sustenguarekin, 2024 hastapenetik, Garapen Kontseiluak, lurraldearen gero desiragarri baten ikuspegi kolektibo baten eraikuntzan lan egiten du, herritarren parte-hartzea sustatuz.
Garapen Kontseiluko kideen nahia argia da:
«Gogoeta kolektiboan parte-hartzeko, eta 2040ko nahi dugun Iparraldearen amesteko aukera eskaini herritar bakoitzari»
Trantsizio garaikideen erronkaren parean, eragileek – politikoak, instituzionalak edo elkarte mundukoak – geroa galdezkatzen dute: berena eta lurraldearena.
Komunikazio eremuak, eztabaida eta trukaketa guneak proposatzea behar-beharrezkoa agertzen da, bizipen eta jakintzak partekatzeko, ideia ezberdinak solasean jartzeko eta berriak azaleratzeko. Gero amankomuna elgarrekin jorratzeko beharra sendi da.
Argazkilaria: Matiu Bordato
Gogoeta hori berezia da herritarren elkarte batek eramaiten duelako, eta ez instituzio edo enpresa batek. Horrez gain, lurralde oso baten eskalan eta zeharkako begirada batekin – izan jorratu gai edo arlo anitzei esker – eramaiten da.
Berezia da ere bai erakunde instituzionalak zein pribatuak elikatuko dituelako bere gogoeta, problematika eta erronkekin. Hauek, ekintza, politika publiko eta plan estrategikoen bidez gauzatuko dituzte.
Azkenik, lan honen xedea da ahal bezainbat eragile antolatuen inplikatzea baita herritarrak ere bai, publiko zabalarengana hurbilduz.
2024ko ekaina arte, hogei bat nahiantek osatu lantalde batek, diagnostiko kolektibo eta parte-hartzailea antolatu eta pentsatu du.
Maiatza bukaeran Bidartera eta ekaina hastapenean Donapaulera gomit ziren elkarteko kideak, lurraldearen ezagutza eta ulertzeko elementuen partekatzera, erronka nagusiak identifikatzera eta geroari buruzko beren beldur eta esperantzak jorratzera ikuspegi sentsible batekin.
Tailer horientzat, gogoetarako zeharkako sargune desberdinak proposatu dira: lurralde burujabe eta solidarioa, elikaduraren erronka, demokrazia eta auzoekiko harremana, kultura eta gazteriaren lotura etabar.
Bigarren fasea, 2024ko udan hasi da. Publiko zabalaren parte-hartzean oinarritzen da. Dispositibo parte-hartzaile anitz plantan ezarriak dira, eztabaida eta gogoetaren espazioak biderkatzeko gisan. 2025eko ekaina arte, lurraldean zehar ekintza anitz antolatuko dira, herritarrengana hurbiltzeko xedearekin.
Garapen Kontseilua jendarte zibilarengana doa:
– solasguneak antolatuz, publiko jakin batzuekin, erakundeekin josi partaidetzei edo kideei esker.
– auzo edo herri batzuetan instalatuz, “pasatzen” diren baita herritarren hitzaren biltzeko.
2025eko ekainetik aitzina, bildutako materialari gibeltasun bat emanen zaio, forman jarri eta, bilduma bat osatuz, lurraldeari itzultzeko.
Parte hartu nahi baduzu, ondoko tailerren edo elkarguneen berri izan dezakezu gure sare sozialetan… edo gurekin harremanetan sar zaitezke!
–ek sustengatu proiektua da IPARRALDE 2040.
IPARRALDE 2040 gogoetan parte-hartu nahi duzu?
Zuen erosketa ohidurak eta laborantzaren lekuari baita geroari buruzko gogoetak helarazten ahal dizkiguzu.
Galdetegia sarean da eta bost minutu baino gutiago irauten ditu!
➡️ EN FRANÇAIS
➡️ EUSKARAZ
PRENTSA IPARRALDE 2040ETAZ MINTZO…
🔷 Le Conseil de développement lance un appel à la jeunesse pour inventer le Pays Basque de 2040 (Sud Ouest, 2023ko buruila)
🔺 Le Conseil de développement lance son “Cap sur Pays Basque 2040” (Placéco, 2023ko uztaila)
🟠 Pays Basque 2040, prenons notre destin en main ! (Mediabask, 2023ko uztaila)
🟪 Imaginer ensemble le territoire de demain (Mediabask, 2023ko maiatza)
SARE SOZIALETAN GIRA!
Mugalur proiektua joan den 2023ko irailean hasi ginuen urte batentzat, Nafarroako Cederna-Garalur eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin partaidetzan. NAEN euroeskualdearen diru-laguntza jaso ginuen eta 2023ko azaroa eta 2024ko apirilaren artean, 7...
7 tailer parte-hartzaile antolatu ondoren 2023ko azaroa eta 2024ko apirilaren artean, momentua etorri da zuekin partekatzeko atera dena : mapak, lekukotasunak, ilustrazio eta sorkuntzak, parte-hartzaileen aipuak, komikia, mapa artistiko eta...
Udaberri amaierako gorabeheren ostean, Garapen kontseiluko kideak Luhuson bildu ziren, ekainaren 15ean, larunbatarekin, Biltzar nagusi orokorrarendako! Bertan aukera izan zen 2023ko txosten morala eta finantza txostena aurkezteko eta bozkatzeko, baita...
Mugaz-gaindiko uda ikastaroetara Gomita 2023ko azaroa eta 2024ko apirilaren artean, 7 tailer parte-hartzaile egin ditugu mugaldeetan. Ondoko hitzordua heldu den uztailaren 16an emaiten dizuegu Mugaz-gaindiko Uda ikastaroen karietara Baionan. MUGALUR...
artzabale eta Maulen kideekin elkartu ondoren, Azkainen izanen gira, zuen bizi eremutik hurbil, Garapen kontseiluko kideen artean, kafetxo edo trago baten inguruan eztabaidatzeko. Datorren hitzordua Hego lapurdiko lurralde eremuan bizi edo...