Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko kide historiko zenbaitek, enpresaburuen erakundeek eta langileen sindikatuek hurbilketa lan bat egin dute 2010 urteen hastapenetik hona gizarte elkarrizketa egituratzeko Ipar Euskal Herri mailan. Hortik sortu zen, 2017an, horretarako elkarte bat, non honako hauek biltzen baitira: CPME, U2P, UDES, CFDT, LAB, CFTC…
Etapak:
– Euskal Herria 2020 proiektuan eta Estatuaren eta Eskualdearen arteko 2007-2013ko Lurralde Kontratuan sarturiko urraspidea, CPME-ren eta CFDT-ren ekimenez.
– «Aldaketa sozio-ekonomikoen» gaineko zeregina, gizarte partaideek gidatzen dutena eta ekonomia eta gizarte eragile guztiak biltzen dituena, 2014an eman Iritzia duena.
– Gizarte elkarrizketarako batzorde bat sortu zen 2014an, hastapenean DIRECCTE delakoaren sostenguarekin.
– Animazio bat 2015-2017an, DIRRECTE delakoak eta Akitania Berriko Eskualde Kontseiluak sostengaturik, lanpostuen eta gaitasunen aurretiazko kudeaketari buruzko (GPEC-T) lanekin, enpresa oso txikientzako gizarte bitartekaritzako tresnekin, enpresa oso txikien arteko «gizarte ekintzako batzorde» bat sortuz, laneko osasunari eta bizi kalitateari buruzko talde eragiketa bat entseatuz, Akitania Berriko ANACT eta ARACT erakundeekin eta lurraldeko 10 enpresekin…
– Euskal Herriko Gizarte Elkarrrizketarako elkartearen sorrera 2017ko uztailean
– Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak 2018aren hondarra arte lagundu zuen elkartea (idazkaritza, internet tresnen sorkuntza, diruztapenen xerkaketa…)
23.KORRIKA : Baionarat iristen da haurten! Garapen Kontseiluak Korrikan parte hartuko du 2764 kilometroan : hitzordua 11:00tan, Resplandy kaian hesi berdea hasi eta 50 m! Ibilbidearen xehetasunak hemen Baionara...
MUGALUR proiektuaren baitan, bi tailer berri egin dira joan den martxoaren 1 eta 2an, Beran eta Saran. Bortzirietako, Xaretako, Azkaineko, Senpereko eta Urruñako biztanleak elkartu dira eta beren bizi eremuen...
Abenduaren 2an elkartearen Biltzar Nagusia berritu ondoren, 2024-2026 eperako 419 kide elkarganatuz, Zuzendaritza batzordea lehen aldiz bildu zen urte hastapenean. Instantzia berri honek 30 kide ditu, elkartea eta elkartearen lan...
Joan den abenduaren 8an, Garapen Kontseiluak tailer bat proposatu du Etxarriko hezitzaile berezitua izaiteko formakuntza segitzen duten ikasleei. MUGALUR proiektuaren harira, mugaz-gaindiko espazioa barneratzeko gonbidapenarekin, mapen inguruan beren bizi espazioei...
MUGALUR tailerrek segitzen dute eta ahantzi gabe ondoko hitzorduak hartu: – martxoaren 1ean, ostiralean, 19:00etan, Berako Beralandetan – martxoaren 2an, larunbatean, 10:30etan Sarako Lur Berri gelan – apirilaren...