AKTUALITATEAK 291 aldiz ikusia Gizarte zibila klima-bileretan 15, apirila, 2019 Ipar Euskal Herriko Klima Planaren lehen Foroa Euskal Hirigune Elkargoak eta Garapen Kontseiluak antolatu dute, eta 250 parte hartzaile baino gehiagorekin Baionako Arte Eskola bete dute!– Gaikako 8 lantegi izan dira eta trukaketa aberatsak… eta horrek baieztatu du herritarrak mobilizatuak direla trantsizio ekologikoa eta energetikoa obratzeko.– Eta heldu den ekainaren 22an beste Foro bat iraganen da, desafioaren altxatzeko aterabide guziak elkarrekin aztertzeko ! Euskal Hirigune Elkargoaren Lurraldeko Klima Aire Energia Plana apailatzearen karietara, Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak hitzordu garrantzitsua antolatu du biztanleekin eta lurraldeko eragileekin hitzartzeko. Lehen Klima Planaren Foroak 250 parte hartzaile bildu ditu Baionako Arte Eskolan, eta hauek egiaztatu dute klimaren larrialdi egoera eta Euskal Herrian egin beharreko indarra urgentzia horri ihardesteko. Gaikako 8 lantegiei esker: – Gure lurraldeak altxatu behar dituen desafio nagusiak partekatu ahal izan dira (bere hiri, laborantza, energia, mugikortasun praktika edo hondakinen kudeaketa ereduan…). – Eragile guzien ekintza beharrezkoa dela neurtu ahal izan: elkargoena, enpresena, ikastetxeena edo osagarri-etxeena … baita biztanleena ere beren eguneroko praktika bakoitzean! Plataforma bat linean ezarri da bakoitzak Klima Planean parte hartzen segi dezan. Aplikatu beharreko ekintzei dagokienez, hauek bigarren Klima Foroan eztabaidatuko dira heldu den ekainaren 22an!que chacun puisse continuer à contribuer au plan Climat. Artikuluak partekatu Partekatu Partekatu