AGRICULTURE-ALIMENTATION 73 aldiz ikusia Lan talde 22, apirila, 2024 Baionako kontserbatorioko kalostrapean, herritarrek beren mugaz-gaindiko biziaren mapa marrazten dute Atseginez jakinarazten dizuegu Garapen Kontseiluan lan talde ezberdinak irekiko direla, apirilaren hondarretik goiti. Bertan parte hartzera gonbidatuak zarete denak! Gaiari buruzko interesa eta agendaren ahaltasuna kontuan hartuta. Hala, bi batzorde berriz abiarazten dira: Berdintasun batzordea: BNren berritzearekin eta IPARRALDE 2040 inguruko lanen abiatzearekin bat, IEHGKk emakume eta gizonen arteko berdintasuna bere gogoetetan eta egunerokotasunean lantzen segitzen du. → Lehen bilkura maiatzaren 2an, ostegunez iraganen da, 19:00tan CCIn (bisio aukerarekin) batzorde honen norabidea kolektiboki definitzeko. → Izena emaiteko edo gai honendako interesa adierazteko Laborantza-elikadura batzordea: egindako lanari jarraituz (laborantzak gure lurraldean duen garrantziari lotuak, antolaketa ekarpenak eta egindako LEPren ebaluazioa loturik), batzordeak bere gogoetetara bilduko ditu laborantzari eta elikadurari lotuak diren gaiak, bere lanean segitzeko. → Lehen bilkura maiatzaren 14an, asteartez iraganen da, 10:00etan, Donapaulen (bisio aukerarekin). → Izena emaiteko edo gai honendako interesa adierazteko Artikuluak partekatu Partekatu Partekatu