Ipar Euskal Herriaren gobernantzaren giltza eragilea izan da 1994 eta 2017 artean (ikus. Nondik norakoa), Euskal Herriko Garapen Kontseilua (IEHGK/I), eta 2018az geroztik Euskal Hirigune Elkargoaren ondoan darrai bere egitekoan (ikus. partaideak).
Parte hartze bidezko demokraziarako tresna da IEHGK eta lurraldean jokoan diren gai nagusien gaineko eztabaidan aritzen da. Dituen gizarte zibileko 300 kideen ahotsa da eta lurraldearen garapenari eta antolaketari loturik diren gai handi guztiei buruz egiten ditu proposamenak.
Gizartearen behatoki eta ideien laborategi izan eta IEHGKa etengabe ari da lurralde proiektua elikatzen ikerketa behako batez. Politika publikoetan eragiten du, bereziki euskal elkargoarenetan.
IEHGKa esperimentazioetarako lekua dugu ere eta lekuaren gainean ari diren eragileak eta erakundeak elkartzen parte hartzen du. Gizarte eta lurralde berrikuntzaren zerbitzuko ikerketa-ekintza proiektuak daramatza ere (ikus. esperimentazioak), horretarako partaidetza hainbat mugiaraziz.
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluaren osaera lurraldeak dituen jardun sektore anitzen eta soziologiaren araberakoa da: 111 herritar eta 155 erakunde dira hor ordezkaturik (elkarteak, erakunde sozio-profesionalak, ekonomia eta gizarte bizitzako erakundeak…). Elkarte bizitza joria osatzen dute dituen hiru instantzia nagusien artean (Biltzar Nagusia, Zuzendaritza Batzordea, Bulegoa), kideentzako lanleku anitzekin eta jende orori zabalik diren ekitaldiekin.
Zuzendaritza Batzordeak biltzar nagusiak izendatu 90 kide ditu.
Lehendakaria zuzendaritza batzordeak hautatzen du eta batzorde horri egiten dio lehendakariak bulegoaren osaeraren proposamena.
Lurralde eztabaidaren sustatzaile den bezainbatean, IEHGKa erregularki zuzentzen zaio jende orori, horretarako honako bide hauek erabiliz:
IEHGKa partaide da Aldudarrak Bideo sozietatean -zeinak jendeen parte hartzeari zabalik den Bidarrain kokaturiko Kanaldude telebista baitarama- eztabaidak gidatzeko, biztanleen hitza biltzera joateko eta solasei erreportaien moldean balioa emendatzeko (ikus. Youtube katea IEHGK).
Lanleku horiek erreferente diren urririkako kideek kudeatzen dituzte teknikarien sostenguarekin.
Bestalde, IEHGKko kideak Euskal Elkargoak edo bien artean antolatu mintegietan parte hartzera gonbidatuak dira, LuKE-a, etab.
Erreferente diren IEHGK-ko urririkako laguntzaileak izendatzen dira gai zenbaiti hurbiletik jarraitzeko. Erreferenteen gutun batean da haien egitekoa zehazturik
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak beste adierazbide eta informazio bideak proposatzen dizkie bere kideei:
Bilkuren bildumak beren «KIDEAK» gunean eskura ditzakete elkartekideek
Garapen kontseiluaren bulegoko kideek hedabideak errezebitu dituzte elkartearen sartzeko aktualitatea aipatzeko. Kidetzea kanpaina Bidean diren ekintzak Iparralde 2040 eginikizunaren aipamena Prentsa txoztenaren lotura
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak (IEHGK) 2024-2026 eperako bere erreberritze kanpaina abian jarri du, elkarteak kide berriei ateak idekitzen die, datorren urriaren 31ra arte! Zer da IEHGK ? IEHGKk Iparraldeko eragile...
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak 2024-2026 eperako kidetza kanpaina abiatzen du. Iparraldearen etorkizuna gogoetatzeko lan taldetan parte hartu nahi duzu ? Eta lurralde hunen eguneroko bilakaera segitu nahi duzu ?...
Mugaz-gaindiko udako ikastaroen lehen egunaren bilana badator, zeintan IEHGKak bere ekarpena egin duen hiritartasunari buruzko hausnarketan… kontserbatorioko kalostrapea okupatuz! Jean-René Etchegaray eta Joseba Eremundeguik (hirigune elkargoarentzat), Eider Mendoza Larrañagak (Gipuzkoako...
Ipar Euskal Herriko Garapen kontseiluak bere ekarpenak euskaraz irakurtzea proposatzen dizue. Uda da: harzazu denbora Iparraldeko geroaz gogoetatzeko ! Gaiak eta ekarpenak (loturan klik egitnez): Barnekaldeko lurralde antolaketa : ekarpen sintesia...