Badira 25 urte Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseilua «lurralde proiektuari» buruzko gogoeta bultzatzen ari dela: lurraldea behatzea (diagnostikoa), harentzat nahi den etorkizuna marraztea (prospektiba), orientabide estrategiko nagusiak zehaztea.
2017 arte, Hautetsien Kontseiluarekin batera aritu da IEHGKa buru belarri lurralde proiektua zehazten laguntzen («Euskal Herria 2010 », «Euskal Herria 2020»), politika publikoak eta kontratu bidezkoak dakartzana, hala Estatuarekin nola Eskualdearekin, Departamentuarekin eta HeLEPekin: 2001-2006 Hitzarmen berezia, Lurralde kontratua 2007-2013 eta 2015-2020.
Euskal Hirigune Elkargoaren partzuer da IEHGK eta bere lan hori egiteko etengabe eguneratzen du gizarte zibilak lurralde proiektuaren gainean duen ikusmoldea.
2018an, EHEk eskatu zion IEHGKri «elkargo proiektua» lagun zezala. IEHGKak eztabaidara eraman zuen «gizarte proiektua» 2018ko martxoan egin zen foro publiko batean (300dik gora parte hartzaile) eta azken lan guztien laburpena egin du. Atera dituen ondorioak elkargoaren hautetsiei aurkeztu zaizkie EHEk antolatu 5 lurralde topaketetan.
> Hemen, honako ekarpen hau telekarga: «Zein Ipar Euskal Herri bihar Euskal Elkargoarekin?» (2018ko uztaila)
2019an, IEHGKak lurralde proiekturako bere ekarpena eguneratu zuen, bere kide berriak mugiaraziz: parte hartze bidezko Biltzar Nagusia, Opor kaierak…
> Hemen, honako ekarpen hau telekarga: «Zer nahi lurralderako? Euskal gizartearen proiektua jokoan» (2019ko iraila)
Azken lan horiek aurkezten dizkizuegu hemen, irakurleak Ipar Euskal Herriaren ikusmira osoa ukan dezan.
Cliquez sur chaque AFFICHE
pour EN SAVOIR PLUS
Samedi 6 février, 216 membres du CDPB se sont retrouvés en assemblée générale, entre présentiel et distanciel, pour ouvrir un nouveau cycle dans la vie du CDPB. Renouvelé à 50%,...
Initialement prévue le 18 novembre, la Conférence de l’Orientation co-organisée avec le Conseil régional Nouvelle-Aquitaine, et le concours du Rectorat, aura lieu le mardi 26 janvier à Anglet. Cet événement...
Partenaire de Leader Montagne Basque, le CDPB* invite les acteurs à se saisir de cet appel à projets (lancé par la CAPB) qui financera des projets en faveur du lien...
Le 25 février, le CDPB a participé, à Ainhice-Mongelos, à la journée de réflexion proposée par EHLG autour de la question stratégique de la relocalisation des activités agricoles et de...
Le programme d’action du Plan Climat Air Energie Territorial (PCAET) se dessine… et a fait l’objet d’un Comité partenarial le lundi 16 décembre. Le CDPB était une nouvelle fois présent...