25 urte lurraldearen zerbitzura
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseilu izeneko elkartea (IEHGK) 1994an sortu zen «Ipar Euskal Herria 2010» aurreikuspen urraspidearen ildotik.
Bere barnean hartuz hala gizarte zibil antolatua (ekonomia alorreko ganbarak, sindikatuak, elkarteak…) nola herri administrazioak eta hautetsien ordezkaritza bat, IEHGKa, 2017. urtea arte, bikotean aritu da beste elkarte batekin, Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluarekin (CEPB-IEHHK) han zuzen ere. Hautetsien Kontseiluak erabakitzaile politiko nagusiak biltzen zituen (auzapezak, HeLEP-en lehendakariak, departamentu eta eskualde kontseilariak, legebiltzarkideak).
Lurralde gobernantzako IEHGK/IEHHK baliabide horrek gizarte zibilaren ikusmolde guztiak jarri ditu hautetsiekin batera elkarlanean; lurralde proiektu partekatua prestatzeko aukera eman du eta Ipar Euskal Herrian inbestimendu publiko handiak ekarri ditu Estatuarekin, Eskualdearekin eta Departamentuarekin egin Lurralde Kontratuen bitartez.
Ipar Euskal Herriak «eskola» sortu du Frantziako lurralde garapenean eta IEHGKa egiazko mintegi izan da edo «lurralde eskola». Ipar Euskal Herri mailako erakunderik ez genuenez, gizarte zibilaren eta hautetsien arteko ezohiko gobernantza horrek adostasun politikoa sortu du «elkargo berezi» baten inguruan lehenik eta «HeLEP bakar» baten inguruan gero, eta hotik, 2017ko urtarrilean, Euskal Hirigune Elkargoa (EHE) sortu zen, 10 HeLEP batuz (158 herri).
Elkarte gisa jarraitu eta elkargo berriaren garapenerako aholkulari izateko, IEHGKak bere estatutuak, antolakuntza eta osaera azkarki aldatzeari ekin zion 2018an. Osaera zabalagoa du orain, emazte eta gazte gehiagorekin, kideen hiru laurdenak berriak dituelarik.
– 2019 – Mugazgaindiko lankidetza estrategiarako ekarpena – 2019 – Lurraldeko Klima, Aire, Energia Planaren ekintza egitarauerako ekarpena – 2019 –Bizitegien Tokiko Programaren ekintza egitarauerako ekarpena – 2019 – Hiri Bidaien ekintza egitarauerako ekarpena – 2019 – Digitalari buruzko ekarpena – 2019 – Lurralde Proiektuaren eguneratzea – 2019 – Euskararen aldeko mozioa – 2019 – Antolakuntza eta Garapen Iraunkorretarako eta Lurraldeen arteko Berdintasunerako Eskualde Eskemari buruzko EHEren iritzirako ekarpena (SRADDET-AGILBEE) – 2019 – Lurraldeko Klima, Aire eta Energia Plana egiteko ekarpena – 2019 – Hiri Bidaien Plana egiteko ekarpena – 2019 – Bizitegien Tokiko Programa egiteko ekarpena – 2018 – Elkargo Proiekturako ekarpena – 2018 – Gizarte politiketarako ekarpena – 2017 – Asmo Handiko Berrikuntza Lurralde proiekturako (TIGA-AHBL) ekarpena – 2017 – Natura Ondarearen gaineko ekintza egitarauerako ekarpena (TEPCV-HBEPL))
– 2016 – Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluaren bilakaerari buruzko proposamenak
– 2016 – Soak – IEHGKa: gizarte zibilaren ahotsa
– 2016 – Soak – Natura ondarea
– 2016 – Iritzia – Natura ondarea
– 2015 – Iritzia – Herriarteko lankidetzarako departamentu eskema & Ipar Euskal Herri mailan «Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publiko – HeLEP bakarra» sortzeko proiektua
– 2014 – Iritzia – Lurraldeko gizarte elkarrizketa
– 2014 – IEHGKren Euskal Lurraldeko 2014-2020 Kontraturako ekarpena
– 2013 –Gazteriari buruzko iritzia
– 2012 – Avis pour une évolution de l’organisation et de la gouvernance du Pays Basque
– 2012 – Ipar Euskal herriaren antolaketaren eta gobernantziaren bilakaeraren alde
– 2011 – Herriarteko Lankidetza Eskemaren proiektuari buruzko iritzia
– 2010 – Euskal herria lurralde marka baten aukera eta egingarritasunari buruzko iritzia
– 2010 – Garapen lurraldeen eta urraspideen antolakuntzari buruzko iritzia
– 2007 – Baiona, Angelu, Biarritz Hirigune Elkargoaren 2007-2013 proiektua
– 2006 – Euskal Herria 2020: lurralde proiektuaren II. ekitaldia (etapako bilana eta 5 erronkak)
– 2006 – Euskal Herria 2020: Lurralde proiektuaren II. ekitaldia
– 2004 – Etxeko hondakinen tratamendu eskemari buruzko iritzia
– 2004 – Etxeko hondakinen tratamendu eskema gidariari buruzko iritziaren laburpen elebiduna
– 2004 – Euskararen estatusaren eta irakaskuntzaren arazo juridikoak
– 2004 – Euskal Herri Hitzarmen bereziaren bide erdiko ebaluaketa
– 2004 – Departamentuaren lurralde estrategiari buruzko iritzia
– 2004 – Garapen Kontseiluaren barnean euskarak duen lekuari buruzko iritzia
– 2004 – Departamentuaren lurralde estrategiari buruzko iritziaren laburpen elebiduna
– 2003 – Mugazgaindiko lankidetzak Euskal Herrian
– 2003 – Laborantza-artzantza, oihana eta aisialdi jardunak euskal mendialdean batera nola eraman
– 2003 – Euskal mendialdeari buruzko iritziaren laburpen elebiduna
– 2003 – Eskulangintzak eta enpresa oso txikiek Ipar Euskal Herriari egiten dioten ekarpena
– 2002 – Zuzeneko ikuskizunen orientabide txostena
– 2002 – TSalgaien garraioa Pirinioen gaindi – Jokagaiak eta aukerak Euskal Herriarentzat
– 2001 – Bizileku funtsei buruzko txostenaren laburpena – 2001eko abendua
– 2001 – Ipar Euskal Herri mailaz peko garapen lurraldeak aitzinetik itxuratzea
– 2001 – Bizilekuak eta lur funtsen kontrola
– 2001 – BAB sektoreko 0-2 urte arteko haurren gurasoak eta euskararen ikastea
– 2001 – Baiona, Angelu, Biarritz (BAB) Hirigune Elkargoaren 2001-2007 proiektua
– 2001 – Kultura jarduna ikuskizunen alorrean Ipar Euskal Herrian
– 2001 – Ikusgarrieri buruzko kultur ekintza (laburpena)
– 2001 – Laneratzea Ipar Euskal Herrian
– 2000 – Laborantza Ipar Euskal Herrian – 2000ko urria
– 2000 – Laborantza euskal herrian (laburpena)
– 2000 – Gaskoi kultura eta ondarea – 2000ko urria
– 2000 – La cultura e lo patrimòni gascons (résumé)
– 2000 – Edateko ura Ipar Euskal Herrian
– 2000 – Ur edangarria Euskal herrian (Iritziaren laburpena)
– 2000 – Le franchissement des Pyrénées
– 2000 – Azpiegituak eta mugimenduak : pirinoen zeharkatzea (laburpena)
– 2000 – Aménagement linguistique
– 2000 – Hizkuntz antolaketa (laburpena)
– 1999 – Baiona-Angelu-Biarritz sektorearen 2001eko proiektua
– 1997 – Ipar Euskal Herriaren Antolaketa eta Garapen eskema – Eragiketa egitarauak
– 1996 – Ipar Euskal Herriaren Antolaketa eta Garapen Eskema – Orientabide nagusiak
– 1996 – Lurraldea. Lurralde proiektu estrategikoa
Mugalur proiektua joan den 2023ko irailean hasi ginuen urte batentzat, Nafarroako Cederna-Garalur eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin partaidetzan. NAEN euroeskualdearen diru-laguntza jaso ginuen eta 2023ko azaroa eta 2024ko apirilaren artean, 7...
7 tailer parte-hartzaile antolatu ondoren 2023ko azaroa eta 2024ko apirilaren artean, momentua etorri da zuekin partekatzeko atera dena : mapak, lekukotasunak, ilustrazio eta sorkuntzak, parte-hartzaileen aipuak, komikia, mapa artistiko eta...
Udaberri amaierako gorabeheren ostean, Garapen kontseiluko kideak Luhuson bildu ziren, ekainaren 15ean, larunbatarekin, Biltzar nagusi orokorrarendako! Bertan aukera izan zen 2023ko txosten morala eta finantza txostena aurkezteko eta bozkatzeko, baita...
Mugaz-gaindiko uda ikastaroetara Gomita 2023ko azaroa eta 2024ko apirilaren artean, 7 tailer parte-hartzaile egin ditugu mugaldeetan. Ondoko hitzordua heldu den uztailaren 16an emaiten dizuegu Mugaz-gaindiko Uda ikastaroen karietara Baionan. MUGALUR...
artzabale eta Maulen kideekin elkartu ondoren, Azkainen izanen gira, zuen bizi eremutik hurbil, Garapen kontseiluko kideen artean, kafetxo edo trago baten inguruan eztabaidatzeko. Datorren hitzordua Hego lapurdiko lurralde eremuan bizi edo...