Now Reading:

MUGALUR-ek segitzen du eta biztanleak, artistak eta ikerleak biltzeko asmoa du

MUGALUR-ek segitzen du eta biztanleak, artistak eta ikerleak biltzeko asmoa du
  • Mugaz-gaindiko uda ikastaroetara Gomita

2023ko azaroa eta 2024ko apirilaren artean, 7 tailer parte-hartzaile egin ditugu mugaldeetan. Ondoko hitzordua heldu den uztailaren 16an emaiten dizuegu Mugaz-gaindiko Uda ikastaroen karietara Baionan. MUGALUR proiektuaren baitan, “MUG’ARTEAN: ikerketa eta sorkuntza solasean mugari begira” kurtsoa proposatzen dugu. Artista eta ikerleen arteko solasa aipatuko da mugaren galdezkatzeko forma bezala. Batez ere, tailerretan parte hartu duten ilustratzaileak hor izanen dira beren sorkuntzak aurkezteko bainan ere beren esperientziak partekatzeko. Kurtsoa euskaraz izanen da. Xehetasunak eta izen-emaiteahttps://www.uik.eus/eu/jarduera/mugartean-ikerketa-sorkuntza-solasean-mugari-begira

  • Tailerren bilduma irailean

Irailean, hiru hitzordu proposatuak izanen zaizkizue lehen urtean sortu solasguneak aipatzeko, tailer desberdinetan eraman den lana deskubritzeko eta ilustratzaileen sorkuntzak ezagutzeko. Horrez gain, bilduma euskarri bat aurkeztuko dizuegu baita mapa mota berritzaile bat. Xehetasunak laster izanen dituzue.

  • MUGALUR 2 izanen da! 

Hala ere, MUGALUR ez da horrekin bukatu, bigarren urte batez luzatuko baita larrazken honetatik goiti. NAEN Euroeskualdeko “Euroeskualdeko hiritartasuna” deialdian hautatua da izan da proiektua. Lehen urtean bezala, Cederna-Garalur elkarte nafartarra eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) erakundeekin lankidetzan eramanen da. Biztanleak, artistak eta ikerleak elkartzeko bilguneak antolatzea urtean zehar izanen da bere lehen xedea.

Share This Articles
Faîtes votre recherche puis appuyez sur "entrée"