IEHGKren engaiamenduak

Tokiko ekonomiaren alde, jokamolde ekoarduratsuen alde, nortasunaren transmisioaren alde

IEHGKa, zehazki, lurraldearen garapenaren alde engaiatzen da:

– Euskara: IEHGKa euskararen garapenaren alde aritzen da: euskaraz mintza liteke hala biltzar nagusietan nola zuzendaritza batzordeetan (interpretazioa eskaintzen da); komunikazio elebiduna; langileen formakuntza…

– Tokiko moneta: IEHGKa EUSKAL MONETAren kide da eta hornitzaileei euskoz ordain diezaieke eta kotizazioak ere euskoz jaso

– Telekomunikazioetako tokiko operadorea: IZARLINK

– Tokiko enpresa bat du bulego horniduretarako, fotokopietarako eta abarretarako: COLLECTIVITE SERVICE

– Tokiko produktuei eta kalitate labelei ematen die lehentasuna (adib. IDOKI), edarietan (aidb. EZTIGAR), janari prestatzaileak hautatzean

– Gizarte eta elkartasunezko ekonomiaren eta elkartasunezko finantzaren bankua: Crédit Coopératif

– Tokiko prestatzaile eta hornitzaileak…

– Mugikortasun iraunkorra: IEHGKak elkarrekin bidaiatzearen alde egiten du sistematikoki bere bilkura eta ekitaldietara joateko (internet plataforma bat plantan emanik du) eta autoan bakarrik bidaiatzea ahal beste mugatzen du.

Faîtes votre recherche puis appuyez sur "entrée"