Now Reading:

IPARRALDEKO EKONOMIAREN KONTAKIZUN BAT

 

DESKARGATU

IPARRALDEKO EKONOMIAREN KONTAKIZUN BAT

EUSKARAZ EDO FRANSESEZ

PAPEREZKO ALEA MANATU


Iparraldeko ekonomiaren kontakizun bat

Lurraldea eta bere enpresak ezagutzeko tresna jostagarri eta irisgarria! 

Ba ote dakizu Eugénie enperatrizari esker partez, osasunaren arloak hain pizu handia duela Iparraldean? Ba ote dakizu Vernako harpea (Santa-Grazi) munduko lur-azpiko gela argitu handiena dela? Edo Malandain Ballet Biarritz, Frantziako bakarrenetarikoa dela, denbora osoz enplegatzen dantzari konpainia bat?

Ba ote dakizu Iparraldeko enpresen %96a, 10 langile baino gutiago dituzten enpresak direla? Lurraldeko enpleguen erdia errepresentatzen dutela? Ba ote dakizu turismoak, Iparraldeko ekonomiaren aurreiritzietan agertzen denak, lurraldeko enplegu zuzenen %7a bakarrik errepresentatzen dituela? Ba ote dakizu Xiberoko lehen lan arloa, industria dela eta ez laborantza? 

Ezetz erantzun baduzu aitzineko galdera bati bederen, Iparraldeko ekonomiaren kontakizun bat dokumentua deskargatzeko gogoa izanen duzu informazio gehiago ezagutzeko! 

 

Lurraldea ezagutu hobeki orientatzeko

Iparraldeko ekonomiaren kontakizun bat denen esku den tresna elebiduna da (euskara eta frantsesa), lekuko ekonomia aurkezten duena manera berri… eta jostagarrian! 

Lurralde baten ekonomia, bere historiak, geografiak bainan ere kulturak moldatzen dute: ikuspegi horrekin, beste era batez deskubritzen ahal ditugu bere ekonomiaren berezitasunak. Iparraldeko errealitatean eta bere biztanleenean oinarrituz, kontakizun honek, Iparraldeko lanbide, enpresa eta lan arloetan hobeki bere burua ikusten ahalbidetzen du. Horri esker, orientatzeko bidea edo lan munduan sartzeko momentua begi berri batez ikusteko tresna paregabea da. 

 

Errexki irakurtzen ahal den tresna… bainan ere publiko desberdinen aitzinean animatzen ahal dena!

Iparraldeko ekonomiaren kontakizun bat errexki irisgarri izan dadin pentsatua izan da. Animazio euskarri bezala erabil daiteke, orientazioan edo lan munduan sartzean berezituak diren profesionalek antolatu tailerrentzat adibidez. 

Tresna elebidun hau, Iparraldeko berezitasunen (geografia, Estatuen arteko mugaren hurbiltasuna, demografia, lekuko ekonomiaren zifrak) aurkezpen orokor batek, lurraldeko 10 lan-arlo berezien deskribapen zehatzak, eta Iparraldeko geografiaren mapa batek osatzen dute. Publiko eta hautatu animazio motaren arabera, bere osotasunean aurkeztua izan daiteke, lurraldearen ezagutzari buruzko tailerretan adibidez, edo lan arlo baten edo batzuen aurkezpenerako euskarri bezala erabili, profesionalen parte-hartzearekin (enpresa buru, giza baliabideen arduradun…).

 


DESKARGATU

IPARRALDEKO EKONOMIAREN KONTAKIZUN BAT

PAPEREZKO ALEAK MANATU

 

Iparraldeko ekonomiaren kontakizun bat gazteen lurraldeko orientazioaz den ibilBIDE esperimentazioaren testuinguruan garatu den tresna da. Esperimentazio hori Garapen Kontseiluak eramaiten du 2021etik honat, Akitania-Berria eskualdearen sustenguarekin eta egitura akademikoekin partaidetzan.

Share This Articles
Faîtes votre recherche puis appuyez sur "entrée"