Irakurtzen ari:

MUGAZ GAINDIKO HIRITARTASUNAZ GOGOETAN

MUGAZ GAINDIKO HIRITARTASUNAZ GOGOETAN

Mugaz-gaindiko udako ikastaroen lehen egunaren bilana badator, zeintan IEHGKak bere ekarpena egin duen hiritartasunari buruzko hausnarketan… kontserbatorioko kalostrapea okupatuz! 

Jean-René Etchegaray eta Joseba Eremundeguik (hirigune elkargoarentzat), Eider Mendoza Larrañagak (Gipuzkoako diputatu nagusi berria), Mathieu Bergé-k (Eskualdea eta euro-eskualdearen ordezkari)… abiatu dute udako ikastaro hauen bigarren edizio hau. Goizak segitu du zenbait mahai-ingururekin: Mikel Mancisidor-ek nazioarte mailako ikuspegia ekarriz, mugaz-gaindiko jendartea zerk egiten duen gogoetatzera gonbidatu gaitu  Joxerramon Bengoetxea soziologoak (ikus argazkia), Gipuzkoan eraman urratsetaz presentaketa bat egin digu Mikel Pagola, herritar parte-hartzearen zuzendariak eta azkenik, elkarrizketa bat izan da hiri elkargoko lehendakaria eta IEHGKko lehendakariaren (Paxkal Indo) artean, Iparraldeko jendarte zibila eta hautetsien arteko harreman bereziaren oinarrietaz.

Arratsalde hastapenean, Elena Casiriain-ek (IEHGK-ko doktoregaia) mugaz-gaindiko bizipenei buruzko baita errepresentazio eta jokamoldeen bilakaerari buruzko gogoeta animatu du,

Aitzpea Leizaola Egaña antropologoa, Iban Larrandaburu jurista eta Gaizka Aranguren ondare imaterialaren bilketan berezitua denaren (Labrit Multimedia – Ikus argazkia) ikuspegiekin.

Ondotik, 4 ikerlariek entzuleak gonbidatu dituzte talde ttipian elkartzera (ikus argazkia beherago) beren egunerokoan, aisialdian baita lanean, familian edo lagunekin, beren bizipenen eta “bertzaldearekin” dituzten loturen errealitatearen marraztera (mapetan!).  Mapa horiek, taldean partekaturik, bizipenen dentsitatea eta aniztasuna baita zein heinetaraino beste lurraldeak, bizi eta iruditegiak elikatzen dituen erakutsi dute, azpimarratuz mugaz-gaindiko bizia egiteko molde desberdinak.

Bizipenean, intimoan baita kolektiboan oinarrituriko mugaz-gaindikoaz hausnartzeko molde hori entseatzeko parada izan da arratsalde hau… IEHGKak eramaiten duen MUGALUR proiektuarekin segida bat izanen du abentura honek.

Artikuluak partekatu
Faîtes votre recherche puis appuyez sur "entrée"