AKTUALITATEAK 184 Views Garapen kontseiluaren Biltzar nagusia: 2023 eta 2024ko ekintzak aipagai! 3, uztaila, 2024 Udaberri amaierako gorabeheren ostean, Garapen kontseiluko kideak Luhuson bildu ziren, ekainaren 15ean, larunbatarekin, Biltzar nagusi orokorrarendako! Bertan aukera izan zen 2023ko txosten morala eta finantza txostena aurkezteko eta bozkatzeko, baita instantzien berrantolaketari buruz egindako lan garrantzitsua aipatzeko, iazko urtean asi zena. Filipe Arretz agurtzeko aukera ezinbestekoa izan zen, hamabost urtez Garapen kontseiluan egon ondoren, beste abentura profesional bati ekin baitio. Garapen kontseiluaren jardueren eta ekimenen artean MUGALUR proiektua (hitzordu berriak proposatuko zaizkizue laster!), ibilBIDE esperimentazioa, ekarri dituen ekintza ezberdinak eta 2024 urte amaiera arte abiatzen den balantze lana aipatu ziren, ahantzi gabe IPARRALDE 2040ren plazaratzea ! Elkartearen barne araudian egindako aldaketak ere bozkatu zituzten kideek. Aipatzekoa da, lehen aldiz Efflam deituriko bideratzaile grafikoak zuzenean egindako lanak izan zuen arrakasta! Biltzar nagusiaren bigarren partean, parte-hartzaileak talde ttipietan bildu ziren IPARRALDE 2040 lantzeko, Bidarten (05/25an) eta Donapaleun (06/01ean) antolatutako tailerren jarraipena sortuz. Beste behin ere, kideen arteko trukaketak oso interesgarriak izan ziren, eta bata besteen entzutearen kalitatea goraipatua izan da egun horretan bertan zeuden pertsona guztien artean; bukatzerakoan eguzkia ere bertaratu zen, pintxo jate atsegin baten inguruan! Share This Articles Share this article Share this article