AKTUALITATEAK 60 aldiz ikusia Iparralde 2040 23, apirila, 2024 “Iparralde 2040”-ren baitan, Garapen kontseiluak prospektiba proiektu honen lehen fasean parte hartzera gomitatzen zaituzte: IEHGKko kideen artean diagnostiko partekatu bat eraikitzeko. Horretarako, bi egun eta leku ezberdin proposatzen dizkizuegu, aukera izan dezazuten: maiatzaren 25ean larunbata (Bidarten) edo ekainaren 1ean larunbata (Donapaleun), 9:30etan hasi eta 12:30ak inguru bukatuko diren topaketendako. Hiru oren zure lurraldearen ezagutzaz trukatzeko eta partekatzeko (baliabideak, balaztak, partekatu beharreko berrikuntzak) eta gogoeta kolektiboari proposatu nahi dizkiogun gai nagusiak identifikatzeko. Nahi izanez gero, gomita hau zure kideei ere helarazten ahal diezu izen emaite esteka bidaliz (dagoen leku kopuruaren baitan). HEMEN izena emaitea proposatzen dizuegu, gogokoen duzuten gogoeta hautatuz (3 gai hautatzeko aukera, tailerren antolaketa errazteko). Lurralde erresiliente eta solidarioa Laborantza eta elikadura Eskubideak / berdintasuna / gizarte proiektua Kultura / gazteria Demokrazia / herritarrekiko harrera Ikasi, sortu eta lan egin Ekainaren 15eko Biltzar nagusia (Lekornen) bigarren lan aldi bat proposatzeko aukera izanen da, non topaketa horien ondotik izango diren edukiak eta gogoetak aurkeztuko zaizkizuen. “Iparralde 2040” proiektuaren lan fase hau, soilik kideei idekia dena, dinamika luzeagoa da. Topaketa hauek gizarte zibila zabalaren ardatz izanen dira. 2024ko ekainetik 2025eko ekainera bitartean, Iparralde osoan zehar abiatuko gara, herritarren hitza biltzeko eta gogoeta kolektiborako uneak proposatzeko, maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean identifikatuko dituzuen gai eta publikoak unkituz. Auto-partekatzeak antolatzeko, lotura hauetara jo dezakezue: Bidarte edo Donapaleurako. Zuen esanetara gaude edozein informazio edo eskaera izan ezkero, tailer hauetan anitz jende ikustea espero dugu! Artikuluak partekatu Partekatu Partekatu