Irakurtzen ari:

MUGALURek bere bidea segitzen du

MUGALURek bere bidea segitzen du

MUGALUR tailerren ondoko datak hemen.

 

Joan den azaroaren 17, 24 eta 25ean, MUGALUR Urepele, Orbaizeta eta Izabatik pasatu da, 50 parte hartzaile bilduz orotara, Esteribar, Aldudeko ibarra, Luzaide, Auritze, Erroibar, Garazi, Xiberua, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkaribarko jendea bilduz.

 

Eguneroko bizipenak kolorez irudikatu dira mapetan, nola eta nun bizi giren marrazkituz. Ohartu gira mugak nola eragiten duen gure bizietan. Esperientzia pertsonalak partekatuz, taldearen dinamikak argitzen entseatu gira. Momentu horiek jendea elkartzeko parada izan dira, telefonoak trukatu, ideiak, ekintzak, proiektu proposamenak aipatu dira, biharko lurraldea irudikatu nahiz, tendentzia orokorrak hurbileko lurraldean bizitzeko nahia baita mugaren bestaldean den lurraldea barneratuagoa ukaiteko nahiaren norabidea hartzen duelarik.

 

 

 

Lurraldeko hiru artistek ere parte hartu dute tailerretan: Dom Campistron, Jokin Hullin eta Asisko Urmenetak marrazki, diseinu grafiko, tinduaren bidez azalduz tailerretan entzuna, senditua baita beren bizipenak azalduz.

 

 

Material aberats horretatik abiatuz, euskarriak landuko ditugu lurralde horietako errealitate sozialak azaltzeko. Horretaz haratago, lurralde bakotxean aztarnak utzi ditugu talde bakoitzak saretzen segitzeko, elgarren artean komunikatzeko tresna ukanez, baita lanean segitzeko oinarri bat.

 

 

 

Mugalur-en bideak segitzen du beraz lurralde bakoitzean eta horretaz gain geldialdi berrietara hurbilduko da laster:

Baigorri, Baztan, Bidarrai, Itsasu, Ezpeleta, Xareta, Bortziriak, Azkaine, Urruña, Biriatu eta Txingudiko biztanleak adi egon, MUGALUR heldu zaizue heldu den martxo-apirilean!! Xehetasun gehiago hemen.

Horrez gain, jardunaldi bat antolatuko da ere bai Euskal Herriko Unibertsitatean mugaren inguruko hausnarketak barnatzeko parada eskainiz eta horretan parte hartzeko gomita izanen duzue ere bai.

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzue, proiektua hobeki azaltzen duen dokumentua eskuragarri duzue hemen: MUGALUR EUS.

Proiektu hau Garapen Kontseilua, Cederna-Garalur elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean eramana da, eta euroeskualdearen diru-laguntza jasotzen du.

Artikuluak partekatu
Faîtes votre recherche puis appuyez sur "entrée"