Irakurtzen ari:

MUGALUR: zure izena eman mugaz-gaindiko tailerrean!

MUGALUR: zure izena eman mugaz-gaindiko tailerrean!

Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak (IEHGK) esperimentazio berri bat abian jartzen du: MUGALUR proiektua.

Zer eginen dugu?

2023ko azaroa eta 2024ko ekainaren artean, 9 tailer eginen dira Frantzia eta Espaniaren arteko muga trebeskatzen duen lurraldeko leku desberdinetan.

• Lehen hiru hitzorduak :

1) Azaroaren 17an, ostiral astirian, 7tan, Urepeleko Amerikanoinean, Kintoa ingurua bilduko duena (Aldudeko ibarra, Erroibar, Esteribar, Auritze, Luzaide-Arnegi)
2) Azaroaren 24an, ostiral astirian, 7tan, Orbaizetan Aezkoako kultur olan, Irati ingurua bilduko duena (Xiberua, Zaraitzu, Garazi, Aezkoa)

3) Azaroaren 25ean, larunbat goizarekin, 11tan, Izabako Oroipenaren Etxean, Xiberua, Erronkaribar eta Zaraitzuko jendea bilduko dituena.

Oraidanik izena emaiten ahal duzu HEMEN

• Beste hiru 2024ko otsail-martxoan eginen dira: Baztan-Baigorri-Bidarrai-Itsasu; Xareta-Baztan; Bidasoa inguruak, Bortziriak, Azkaine, Urruña, Biriaturekin.
• Azken hiruak 2024ko maiatzean: Txingudi; Baiona-Donostia kostaldea; mugaldetik urrunago diren eremuak Amikuze, Hazparne, Uztaritze, Debagoiena, Sakana, Goierriko jendea gomitatuz.

Tailer horietan, mapen bidez, parte-hartzaile bakotxak bere mugaz-gaindiko usaiak marraztuko ditu eta denek elgarrekin aipatuko, herritarren diagnostiko baten egiteko helburuarekin: zer/nolako mugaz-gaindiko espazioak erabiltzen ditugu gaur egun? Eta zertarako?

Ondotik, geroari buruzko hausnarketa ariketa bat eginen da helburutzat ukanen duena lekuko erronkak identifikatzea eta lantzea zertan mugaz-gaindikoak ekarpen bat egiten ahal luken erronka horien hausnarketan.

Artista bati ere gomita luzatuko dugu tailer bakoitzera, senditzen, hausnartzen eta ikusten duena adierazteko sorkuntza baten bidez.

Horrez gain, ikus-entzunezkoa ere baliatuko da, Kanalduderekin eta Euskal irratiekin eraman partaidetza baten bidez.

 

Beste tailer batzu eginen dira beste lurraldeetan 2024an….

 

 

 

 

Artikuluak partekatu
Faîtes votre recherche puis appuyez sur "entrée"