Irakurtzen ari:

« serious game » baten inguruko « Klima » planoari buruzko lurralde-tailerrak

Joan den apirileko 6eko «Euskal Herriko Klima Ekintza » Foroaren ildotik, Elkargoak eta Garapen Kontseiluak denei idekiak diren tailerrak antolatzen dituzte lurralde osoan, maiatzaren 20tik ekainaren 6a arte, klima « jokoan » ezartzeko.

 

Apirilaren 6eko « Klima ekintza » foroaren ondotik, Elkargoak eta Garapen Kontseiluak 10 tailer antolatzen dituzte Ipar Euskal Herriko 10 lurraldeetan. « Serious Game » baten inguruan, biztanleek eta hautetsiek erronkei buruz eztabaidatzen ahalko dute.

 « Serious game » horrek oinarrizko problematikak eta jarduera ludikoa uztartzen ditu. Erretilu-joko baten itxura hartzen du, Euskal Herriko maparekin. Parte hartzaileek Klima Planaren erronkak aipatzen dituen karta bat hartzen du : mugikortasuna, bizitokiak, laborantza eta elikadura, eta energia berrerabilgarriak. Helburua : parte hartzaileen ikuspuntuak eta proposamenak garatu… Gure planeta eta gure eskualdearen berotzea mugatzeko!

Tailerren egutegia

Data

Ordua

Tokia

 
 

Maiatzak 20

18h30

Haize-Berri Sala, Izura

 

Maiatzak 21

20h

Hazparneko Lurraldeko Etxea, Hazparne

 

Maiatzak 23

18H30

Besten gela, Angelu

 

Maiatzak 25

10H

Errobiko lurraldearen Etxea, Itsasu

 

Maiatzak 27

20H30

Garazi-Baigorri Lurraldearen Etxea, Donazaharre

 

Maiatzak 28

20h30

Amikuzeko Lurraldearen etxea, Donapaleu

 

Maiatzak 29

18h30

“Foyer” gelan, Akamarre

 

Ekainak 3

20h00

Xiberoko Lurraldearen Etxea, Maule

 

Ekainak 5

18h30

Hego Lapurdiko Lurraldearen Etxea, Urruña

 

Ekainak 06

18h30

Errobi Aturri Lurraldearen Etxea, Lehuntze

 

  

Artikuluak partekatu
Faîtes votre recherche puis appuyez sur "entrée"