Euskal Herria 2020 lurralde proiektuaren ardatz nagusia dugu lurralde marketina eta 2007-2013 kontratuan sarturik den eta Akitania Eskualdeak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuak diruztatu duten eragiketa baten xedea da. 2008 eta 2012 artean, hiru lan fase eman dira elkarren jarraian jardun alor zenbaitetako eragile publiko nola pribatu anitzekin: ekonomia alorreko ganbarak, lurraldeko klusterrak, Estatua eta lurralde kolektibitateak (Eskualdea, Departamentua), bai eta Euskal Kultur Erakundea, Euskararen Erakunde Publikoa… 300dik gora eragile publiko eta pribatu aritu dira lau urteotan egin diren lanetan. 1. fasea, 2008ko abendutik 2010eko ekainera: Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak gidatu egingarritasun eta egokitasun azterketa, nortasun portreta batekin eta irudi azterketa batekin. Lan horien gainean Iritzi bat eman zen 2010eko ekainean (hemen beherean ikus).
2. fasea, 2010eko irailetik 2012ko ekainera: Hautetsien Kontseiluak Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak galdegin azterketaren sakontzea. Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseilua eta zenbait partaide ekonomikoren inplikatzeak sektore anitzeko gutun bat prestatzea ekarri du, bai eta haren adarkako egikaritzeen azterketa, markaren alderdi juridiko eta finantzazkoak, haren gobernatze moldeena…
3. fasea, 2012 eta 2013an: Euskal Herri marka bururatzea, Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbararen gidaritzapean, adarkako gutunak definituz, bai eta hautagaitza prozesu bat, komunikazio estrategia bat eta 2012ko abenduaren 14ko une garrantzitsu batean aurkeztu ideia grafikoen lehiaketa bat ere.
2013an, markaren kudeaketarako elkarte bat sortu zen – markaren sorreran izan nahi diren enpresariak biltzeko. Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua indartuak dira hor lurralde bermatzaile eta «markaren jabe» zereginean. Baina zenbait adarretan adostasunik ez izateagatik eta diruztapen segurtasun ezagatik, proiektua «stand by» geratu da…
Garapen kontseiluaren bulegoko kideek hedabideak errezebitu dituzte elkartearen sartzeko aktualitatea aipatzeko. Kidetzea kanpaina Bidean diren ekintzak Iparralde 2040 eginikizunaren aipamena Prentsa txoztenaren lotura
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak (IEHGK) 2024-2026 eperako bere erreberritze kanpaina abian jarri du, elkarteak kide berriei ateak idekitzen die, datorren urriaren 31ra arte! Zer da IEHGK ? IEHGKk Iparraldeko eragile...
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak 2024-2026 eperako kidetza kanpaina abiatzen du. Iparraldearen etorkizuna gogoetatzeko lan taldetan parte hartu nahi duzu ? Eta lurralde hunen eguneroko bilakaera segitu nahi duzu ?...
Mugaz-gaindiko udako ikastaroen lehen egunaren bilana badator, zeintan IEHGKak bere ekarpena egin duen hiritartasunari buruzko hausnarketan… kontserbatorioko kalostrapea okupatuz! Jean-René Etchegaray eta Joseba Eremundeguik (hirigune elkargoarentzat), Eider Mendoza Larrañagak (Gipuzkoako...
Ipar Euskal Herriko Garapen kontseiluak bere ekarpenak euskaraz irakurtzea proposatzen dizue. Uda da: harzazu denbora Iparraldeko geroaz gogoetatzeko ! Gaiak eta ekarpenak (loturan klik egitnez): Barnekaldeko lurralde antolaketa : ekarpen sintesia...