Gazteria misioa (2009-2012)

Gazteek «Euskal Herria 2020» urraspidean duten inplikazioagatik, Estatuak, Eskualdeak eta Departamentuak sostengua eman diote Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluari gazteria misio bat bultza dezan, 2009tik 2012 bitartean (Euskal Herriko Lurralde Kontratuaren barnean).

Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak hainbat proiektu egituratu ditu misio horren bitartez:

  • «Euskara irakastea» heziketa proiektua, errektoretzarekin elkarlanean
  • Gazteen ideiei eta proiektuei balioa emateko eta eztabaidetarako lekuak: lantegiak, dokumentala, ekimenen deialdia, une garrantzitsu batekin Atabalean, gazteek IUT institutuarekin elkarlanean asmatu informazio plataforma proiektua…
  • Gazteriaren alorreko profesionalekin lan guneak (laguntzea, prekarietatea…) bi foro eginez.

Ekintza, kudeatze eta ikerketa artean, Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak gazteriarenganako zenbait hurbilpen entseatu ditu eta lurralde mailan gazteria estrategia bat lantzeko baldintzak zehaztu; haien ondorioak 2013ko otsaileko Iritzian eman ditu:  «Gazteria(k) Euskal Herrian: zein etorkizun parteka?» (hemen beherean ikus).

Lan hori Parisen aurkeztu zen INJEP erakundeak 2014an antolatu solasaldi batean eta lurraldeko gazteriari buruzko ikerketa bat ekarri duen partzuergo bati ekin zitzaion horren ondorioz 2017-2018an (ikus «ekoizpenak»).

Faîtes votre recherche puis appuyez sur "entrée"