MUGALUR [BIDEAN]

MUGALUR proiektua Garapen Kontseilua, Nafarroako Cederna-Garalur elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) artean eraman proiektua da. NAEN euroeskualdearen diru-laguntza jaso du bereziki.

Proiektuaren helburu nagusia da mugaren errealitatearen bizipenen inguruko hausnarketa bultzatzea lekuko biztanleekin, trukaketa espazioak sortuz, bainan ere lurralde bakoitzeko garapenarentzat mugaz-gaindikoaren ekarpena lantzea.

Hainbat ekintza eraman dira MUGALUR proiektuaren baitan 2023ko buruila eta 2024ko urriaren artean:

  • 7 tailer parte hartzaile, Euskal Herriko mugaldeko leku desberdinetan, bi aldetako biztanleak batuz. Tailer horietan, mapen bidez bakoitzak bere bizipenak marraztu ditu eta partekatu, baita geroari buruzko hausnarketa bat eraman. Tailer bakoitzean artista batek ere bere ekarpena egin du sorkuntza baten bidez.

 

  • Jardunaldi zientifikoak mugaren gaiaren inguruan, ikerketa mundua eta lurraldearen arteko loturak eginez.

 

  • Bilan momentu bat proiektuan parte hartu duten guziekin: sortutako euskarriak eskuragarri dira hemen.

 

Proiektuak segitzen du. Laster berri gehiago helaraziko ditugu.

Sartu Mugalur-en webgunean! 

Nos actualités sur cette thématique

MUGALUR: aurkezpen gaualdiak iragan dira

Mugalur proiektua joan den 2023ko irailean hasi ginuen urte batentzat, Nafarroako Cederna-Garalur eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin partaidetzan. NAEN euroeskualdearen diru-laguntza jaso ginuen eta 2023ko azaroa ...
En savoir +

MUGALUR-en bilan gaualdiak iraila bukaeran !

7 tailer parte-hartzaile antolatu ondoren 2023ko azaroa eta 2024ko apirilaren artean, momentua etorri da zuekin partekatzeko atera dena : mapak, lekukotasunak, ilustrazio eta sorkuntzak, parte-hartzaileen ...
En savoir +

IPARRALDEKO EKONOMIAREN KONTAKIZUN BAT

  DESKARGATU IPARRALDEKO EKONOMIAREN KONTAKIZUN BAT PAPEREZKO ALEA MANATU Iparraldeko ekonomiaren kontakizun bat Lurraldea eta bere enpresak ezagutzeko tresna jostagarri eta irisgarria!  Ba ote dakizu ...
En savoir +

Garapen kontseiluaren Biltzar nagusia: 2023 eta 2024ko ekintzak aipagai!

Udaberri amaierako gorabeheren ostean, Garapen kontseiluko kideak Luhuson bildu ziren, ekainaren 15ean, larunbatarekin, Biltzar nagusi orokorrarendako! Bertan aukera izan zen 2023ko txosten morala eta finantza ...
En savoir +
Faîtes votre recherche puis appuyez sur "entrée"