Goi irakaskuntzaren eta ikerketaren garapena berrixko da Ipar Euskal Herriaren historian, unibertsitatea Pauen garatu baita. Ikasleen kopurua bikoiztu egin zaigu azken 20 urteotan, Paueko eta Aturri herrialdeetako Unibertsitateak (UPPA), Industria Teknologia Aitzinatuen Goi Eskolak (IMGaren Estia) eta beste formakuntza edota ikerketa eragileek egin ahaleginei esker eta BABko hiriguneak egin inbestimenduei esker (Errobiko campusa, Montaury…). Bestalde, lanbide formakuntzako eskaintza Lanerako Gaitasun Agiriaren (LGA-CAP) mailatik Goi mailako Teknikari Brebetaren (GTB-BTS) mailaraino egituratu da. Ahalegin horiek guztiak eginagatik ere, goi mailako irakaskuntza eskaintza apal-apala dugu Ipar Euskal Herrian: Akitania Berriko 2. hirigunea izanik ere, lurraldeak 20 ikasle besterik ez ditu 1000 biztanleka (Pauen 63, Arroxelan 100, Poitiers-en 210…). Eskaintza eskas horregatik dugu, neurri batean, goi irakaskuntzara doazen hain batxiler gutxi.
Halarik ere, IEHGKak bere lanetan azaltzen duen bezala, Ipar Euskal Herriak kokaleku sendoa beharko luke euroeskualdean eta aliantza berrien bitartez bestelako eredua asmatu. Lurralde proiekturako egiten duen ekarpenean, IEHGKak «hormetatik kanpoko campus» baten ideia eman du.
Zertan gara egun?
Euskal Hirigune Elkargoak (EHE) berretsi du lehengo Euskal Kostalde- Aturri Hiriguneak prestatu zuen Unibertsitate Garapenerako Eskema. IEHGKa eskema horren jarraipenaz arduratzen den unibertsitate biltzarreko kide da. Ikasle bizitzari buruzko gogoeta gidatzeko ardura du eta, oro har, Euskal Campusaren etorkizunaren alde lagundu nahi du.
Ondoko hilabeteetan, zuen bizi eremutik hurbil, Garapen kontseiluko kideekin elkartzea proposatzen dizuegu, kafetxo edo trago baten inguruan. Hurrengo hitzorduak Xiberuko eta Hego Lapurdiko biztanleentzat izanen dira, 18:00etatik 19:00etara “afterwork”...
“Iparralde 2040”-ren baitan, Garapen kontseiluak prospektiba proiektu honen lehen fasean parte hartzera gomitatzen zaituzte: IEHGKko kideen artean diagnostiko partekatu bat eraikitzeko. Horretarako, bi egun eta leku ezberdin proposatzen dizkizuegu, aukera...
Joan den azarotik hunat, 7 tailer parte hartzaile egin dira mugaldean: Urepelen, Orbaizetan, Izaban, Beran, Saran, Hendaian eta Amaiur-en. Orotara 120 bat parte hartzaile izan dira eta hainbat mugaldeko bizi...
Atseginez jakinarazten dizuegu Garapen Kontseiluan lan talde ezberdinak irekiko direla, apirilaren hondarretik goiti. Bertan parte hartzera gonbidatuak zarete denak! Gaiari buruzko interesa eta agendaren ahaltasuna kontuan hartuta. Hala, bi...
23.KORRIKA : Baionarat iristen da haurten! Garapen Kontseiluak Korrikan parte hartuko du 2764 kilometroan : hitzordua 11:00tan, Resplandy kaian hesi berdea hasi eta 50 m! Ibilbidearen xehetasunak hemen Baionara...