Euskara, lurraldearen berezitasun nagusia da eta kultura kapitalaren funtsezko elementua. Europako hizkuntza zaharrena da eta Euskadi eta Nafarroko (Hegoalde) 3 milioi biztanleekin partekatzen dugu; han hizkuntza ofiziala da. Ipar Euskal Herrian (Iparralde), euskaltzaleak eta elkarteak aritu dira lanean euskaraz irakasten deneko eskolak (ikastolak) sortzeko eta erabaki politikoetan eragiteko. Lurralde proiektuaren eta Estatu/Eskualde kontratuen inguruan plantan eman den gobernantzak (IEHGKrekin elkarlanean) negoziaziorako lekuak ekarri ditu, bai eta hizkuntza politika bat plantan ematea, 2005etik hona EEPk (Euskararen Erakunde Publikoak) eraman duena bere gain. Egun, lehen hezkuntzan diren ikasleen ia erdiak euskaraz ikasten du (murgiltze sisteman edo ikastaldien erdia) eta euskal hiztunen kopurua gero eta txikiagoa da. Euskara garapenerako bide bat da egun, bete ezin diren lanpostuen beharra baita: irakaskuntzan, haur txikien zaintzan, gizarte-medikuntzan, adinekoen harreran, Hego Euskal Herrirantz merkataritza garatzean, turismoan… IEHGKarentzat eta eragileentzat, urrats bat aitzin egin behar da euskarari egoera azkarragoa eskainiko badiogu, euskara orotara hedatuko bada. IEHGKak hizkuntza biziberritzeko esperimentazio lurralde baten ideiaren alde egiten du (ikus. 2014ko lanak). Erakunde publikoek erakusten duten asmo onagatik ere, lurraldea ez da gibelka egitetik babesturik, bereziki hezkuntzaren aldaketengatik. Halatan, bada, IEHGKak euskarazko murgiltze irakaskuntzaren eta irakaskuntza elebidunaren aldeko mozio bat onartu zuen 2019ko ekainean.
Zertan gara egun?
Euskal Hirigune Elkargoak (EHE) onartu du euskara lurraldeko hizkuntzetariko bat dela eta hizkuntza politika zehaztu du; Euskararen erakunde Publikoan (EEP) leku bat du EHEk, Estatuaren, Eskualdearen, Departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzaren ondoan. IEHGKa Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) aholku batzordeko kide da eta Euskal Hirigune Elkargoak (EHE) eskatu dio lagun diezaiola zehazten tokiko arizale eta eragileekin bere politika adosteko moldeak. 2018/2019an abian eman lanek hizkuntza politiken gobernantzari buruzko azterketa orokorragoa behar dute.
Les membres du Bureau du CDPB se sont réuni·e·s en cette fin de juillet pour rencontrer le nouveau président de l’UPPA, Laurent Bordes, et préparer la feuille de route de...
Le CDPB a lancé un 1er séminaire pour ouvrir le chantier sur le “projet culturel de territoire”, le 20 juillet à Ahetze. Durant plus de 2 heures, les fondamentaux ont...
Le Pays Basque est territoire d’expérimentation* d’un projet d’indice de mesure de la bonne santé démocratique, animée par le thing tank Démocratie ouverte. Le 9 juillet dernier à Mouguerre, une...
Le 7 juillet à Hasparren, les élu.e.s de la Commission égalité de la CAPB et des membres de la Commission égalité du CDPB ont démarré leurs travaux autour du projet...
Le Bureau du CDPB a reçu, le 17 juin, Roland Hirigoyen (vice-président de la CAPB à l’habitat) et, le 3 juillet, Bruno Carrère (vice-président de la CAPB à l’urbanisme) afin...