Ipar Euskal Herrian bizi diren 15-29 urte arteko 30 000 gazteek beste alorretan azaldu ditugun zailtasunak bizi dituzte: ezin ordainduzko bizitegien prezioa, kalitatezko lanpostu eta formakuntza eskaintza eskasak, etab. Gazteak Euskal Herriari hertsiki atxikirik ageri dira, elkarte bizitzan parte hartzen ari dira, bereziki kirol eta kultura alorretan, besta batzordeetan, tokiko garapenean… Nola gazteei behar duten leku osoa eskaini gizartean eta lanbidean lora daitezen moztu gabe? Nola haien proiektu eta ekimenak ezagutu eta lurraldearen etorkizunera lot daitezen lortu?
2006. urteaz geroztik, IEHGKak lurraldeari buruzko gogoetaren erdian kokatu ditu gazteak: «Euskal Herria 2020» proiektuan 200 gazte aritzetik gazte misioraino (Ikus. Esperimentazioak), 2013ko Iritzitik Gazteriarentzako eta Herritar Heziketarako Nazio Institutuaren (INJEP) 2017ko azterketara (gazteen aldeko politikak eta gazteen baserrialdeko elkarteak)… 2017/2018an, IEHGKa eskualde biltzarretara lotu da eta lurraldeetan orientabidea hobetzeko proposamenak egin ditu. 2018an euskal elkargoaren gizarte politikak zehazten lagundu duelarik, IEHGKak gazteen elkarte dinamika sostengatzeko eta ekonomia jardueren bidez gizarteratzea garatzeko orientabide azkarrak aipatu ditu berriz ere.
Zertan gara egun?
Euskal Elkargoak «gazteria» alor bat sartu du bere gizarte politikan, IEHGKak proposatu bezala. IEHGKak hurbiletik jarraituko zaio politika horri. Bestalde, IEHGKa, euskalde kontseiluarekin batera, gazteen orientabideari buruzko esperimentazio bat ari da prestatzen (Erakargarritasun proiektuaren barnean den proiektua). Euroeskualdearekin batera, mugazgaindiko ekintza bat egitekoa da, Eusko Ikaskuntzak gidatu «Gazte agora» delakoaren segida eginez.
Les membres du Bureau du CDPB se sont réuni·e·s en cette fin de juillet pour rencontrer le nouveau président de l’UPPA, Laurent Bordes, et préparer la feuille de route de...
Le CDPB a lancé un 1er séminaire pour ouvrir le chantier sur le “projet culturel de territoire”, le 20 juillet à Ahetze. Durant plus de 2 heures, les fondamentaux ont...
Le Pays Basque est territoire d’expérimentation* d’un projet d’indice de mesure de la bonne santé démocratique, animée par le thing tank Démocratie ouverte. Le 9 juillet dernier à Mouguerre, une...
Le 7 juillet à Hasparren, les élu.e.s de la Commission égalité de la CAPB et des membres de la Commission égalité du CDPB ont démarré leurs travaux autour du projet...
Le Bureau du CDPB a reçu, le 17 juin, Roland Hirigoyen (vice-président de la CAPB à l’habitat) et, le 3 juillet, Bruno Carrère (vice-président de la CAPB à l’urbanisme) afin...