Parte hartze bidezko demokrazia

GUZTIOK EUSKAL HRRIKO HERRITARRAK!

IEHGKren soa eta proposamenak

IEHGKa parte hartze bidezko demokraziarako nazio mailan ezagutua izan den tresna da. 25 urte daramatza eragile sozio-profesionalak, herritarrak eta erakundeak lurraldearen jokagai nagusien inguruan mugiarazten. Azken hamar urteotan, lurraldeko herri edota herrixketan edo eta auzoetan, parte hartze bidezko urraspideak garatzen joan dira, batzuetan herriek abian eman dituztelako (auzo batzordeak, parte hartze bidezko lanetarako aurrekontua, parte hartzerako gutuna…) edo besteetan herritarrek bultzaturik. Euskal Herri mailakoak ere izan dira, dela ekologiaren alorrean, dela ekonomiaren birkokatzearenean, kulturaren alorrean, gizarte ekintzarenean…; militante belaunaldi berria aritu da horretan. Nazio mailan gertatu diren gizarte krisiek erregularki jartzen dute zalantzan tokiko demokraziari gero eta aire handiagoa ekartzeko ahala.

2016ko abenduan, IEHGKak antolatu «Gizarte zibilaren foroa» herritarren parte hartzearen etorkizunari buruzko eztabaidari ekiteko unea izan zen, euskal elkargo berria sortzear zen unean. IEHGKak bere aldetik ere jakin du bere burua aldatzen: elkartearen estatutu berriak, osaeraren berritzea (parekotasuna, gazteak…) eta parte hartzerako tresnak (ikus. Elkarte bizitza eta Parte hartzea).

IEHGKa eskualdeko eta nazio mailako gainerako garapen kontseiluekin loturik aritzen da (ikus. Partzuerrak eta Sareak).

Zertan gara egun?

IEHGKren elkarte buruzagiek herritar eztabaidak herritarrengandik eta lurraldetik ahal bezain hurbil garatzeko asmoa azaldu du. 2020ko maiatz-ekainerako pentsatua zen eztabaiden zikloa, halere, bertan behera utzi behar izan da osasun krisiagatik…

GAI HORRI BURUZKO EKOIZPENAK ETA BALIABIDEAK

Nos actualités sur cette thématique

Audition du CDPB par le CESER Nouvelle-Aquitaine

La section Veille & Prospective du CESER (conseil économique, social et environnemental) lance une réflexion sur la jeunesse et a auditionné le CDPB pour son ...
En savoir +

Le DLA au service des associations du territoire!

Le CDPB a participé au comité de pilotage du DLA (dispositif local d’accompagnement) qui aide les associations à se professionnaliser. Un programme piloté par l’associationPSL64 ...
En savoir +
Faîtes votre recherche puis appuyez sur "entrée"