Digitala

HERRITARREK BEREGANATU BEHARREKOA

IEHGKren soa eta proposamenak

Lurralde guztietan bezala, interneten garapenak, 20 urteotan, eragin oso handia ukan du eragile sozioekonomikoen eta biztanleen erabileretan. 2000. urteen hastapenean, internet guneekin hornitu behar ziren baserrialdeak. Egun, lurralde osoan emari handi-handia eskaintzea da gaia eta gizartearen digitalizazioa, bestelako eraginak ere dituelarik ekoizte eta kontsumitze ereduetan, informazio eta formazio ereduetan eta abarretan. Gardentasuna ere da gaia eta «e-demokrazia»: datuak eskuratzea (open data), parte hartzeko jokamolde berriak (civic tech…).

Bigarren urtez jarraian, IEHGKa ANTIC (digitalaren garapenerako agentzia) agentziaren alor digitalaren topaketetan partaide da. 2020ko uztailean, IEHGKak euskal barnealdeko ibarretako biztanleei galdetu die jokamoldeak, beharrak eta nahiak neurtzeko: konexioen egoera, telelana, hirugarren lekuak, gazteen heziketa…
IEHGKak ekarpen bat egin nahi ukan du herritarrek erronka handiak nola bizi dituzten jakitera emateko: egiazko beharrei erantzutea, leku kolektiboetan inbestitzea, ekosistema antolatzea, ekologia & energia trantsizioa eta jokamolde soilagoak sartzea…
Funtsezkoena hemen klikatuz ikus dezakezu (eta xehetasun gehiago hemen behereko baliabideetan).

Zertan gara egun?

IEHGKak Departametuaren hautetsiei eta Euskal Hirigune Elkargokoei galdetu die, zuntzaren hedapenean partzuer baitira, arrapostu egokienak balioztatzeko. Jarraitzeko zeregina dugu hor….

Nos actualités sur cette thématique

25/09 – Saisissons-nous du numérique !

Le Conseil de direction du 25 septembre a adopté une contribution sur le numérique, à partir d’un diagnostic citoyen réalisé début juillet dans les vallées ...
En savoir +
Faîtes votre recherche puis appuyez sur "entrée"