Badira 30 urte kultura eragileek eta ikusleek bere egin dituztela hala euskara nola euskal kultura. Lurraldeko kultura eta arte bizitzak aitzinatze handia egin du: euskarazko adierazpenaren garapena, zinemaren eta literaturaren garapena, mota anitzetako arte moldeen garapena (dantza, musika, arte plastikoak…), tradizioa, ondarea eta egungo sorkuntza nahasiz… Trukada emankorrak sortu dira Hegoaldeko Euskal Herriarekiko harremanetatik ere, bai eta mundu osoko arte eta kulturekikoetatik ere, digitalaren garapena. Lurraldean bertako nola kanpotik etorritako artista berriak ageri zaizkigu. Halarik ere, bada oraindik kultura «euskaldun» eta «ez euskaldun» deiturikoen arteko bereizketa dualista bat, artistengan, ikusleengan eta politika publikoetan eragiten duena. Kulturaren ekonomia ahula da eta arte bizitza, neurri handi-handi batean, urririkako ahaleginetan oinarritzen da. Kultura politikek ez dute behar beste bideratzen Euskal Herriak duen kultura ahala. Horregatik, bada, IEHGKak urte anitz darama «lurraldearen kultura proiektua» prestatzearen alde egiten, bai eta Euskal Herrian kultura politika oso batenrantz jotzearen alde.
Zertan gara egun?
Euskal Hirigune Elkargoak (EHE), 2019an, bere «kultura partzuergoak» eskumena zehaztu zuen eta sektoreko tokiko eragileekiko solaskidea bilakatu da. IEHGKak lan handi bati ekin nahi dio laster «Lurraldeko Kultura Proiektua» zehazteko.
Garapen kontseiluaren bulegoko kideek hedabideak errezebitu dituzte elkartearen sartzeko aktualitatea aipatzeko. Kidetzea kanpaina Bidean diren ekintzak Iparralde 2040 eginikizunaren aipamena Prentsa txoztenaren lotura
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak (IEHGK) 2024-2026 eperako bere erreberritze kanpaina abian jarri du, elkarteak kide berriei ateak idekitzen die, datorren urriaren 31ra arte! Zer da IEHGK ? IEHGKk Iparraldeko eragile...
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak 2024-2026 eperako kidetza kanpaina abiatzen du. Iparraldearen etorkizuna gogoetatzeko lan taldetan parte hartu nahi duzu ? Eta lurralde hunen eguneroko bilakaera segitu nahi duzu ?...
Mugaz-gaindiko udako ikastaroen lehen egunaren bilana badator, zeintan IEHGKak bere ekarpena egin duen hiritartasunari buruzko hausnarketan… kontserbatorioko kalostrapea okupatuz! Jean-René Etchegaray eta Joseba Eremundeguik (hirigune elkargoarentzat), Eider Mendoza Larrañagak (Gipuzkoako...
Ipar Euskal Herriko Garapen kontseiluak bere ekarpenak euskaraz irakurtzea proposatzen dizue. Uda da: harzazu denbora Iparraldeko geroaz gogoetatzeko ! Gaiak eta ekarpenak (loturan klik egitnez): Barnekaldeko lurralde antolaketa : ekarpen sintesia...