Euskal Herriak natura ondare bikaina du. Lurraldeak dituen geografia eta klima baldintzengatik munduko 34 bioaniztasun «gune gorien» artean da kokatua. Euskal Herriak leku, paisaia, aberedi eta landaredi mota anitz du… Ondare horrek bizi kalitatea eta erakargarritasuna dakarzkio lurraldeari eta euskal nortasunaren zutabeetako bat da.
Baina demografiaren eta hirien hedatzeak azkarki eragiten du ondare horretan: gehiegi hiritartzea, naturaguneen eta laborantza lurren pirka-pirka ttipitzen joatea (-% 25 azken urteotan). Klimaren nahasteak ere jartzen du ondare hori arriskuan, landare inbasibo anitz hedatzen ari baita eta bioaniztasuna arras aldatzen… 2014 eta 2016 artean, IEHGKak egoeraren azterketa handia egin du eta 150 eragile jarri ditu lanean ondare horren kalitatea eta jokoan diren gaiak azaltzeko. 2016ko Iritzian azaldu ondorioek natura ondarea euskal gizarte osoaren ondasun gisa berriz hartzera gonbidatzen ditu biztanleak eta eragile publiko nola pribatuak!
2017an, eragiketa alorrari buruzko ekarpen bat eman dio EHEri. Funtsezkoena hemen klikatuz ikus ezazu (zehaztasun gehiagorako hemen behereko baliabideetan).
Zertan gara egun?
Euskal Hirigune Elkargoaren egungo estrategia IEHGKren proposamenetan oinarritzen da. 2019aren hondarrean egin lehen mintegi batean, EHEk eragileekiko gogoeta kolektibo bati ekin zion eta orduan IEHGKak balioztapen soa ekarri zuen Euskal Hirigune Elkargoaren ondare & bioaniztasun politikaren gainean.
No post found
Les membres du Bureau du CDPB se sont réuni·e·s en cette fin de juillet pour rencontrer le nouveau président de l’UPPA, Laurent Bordes, et préparer la feuille de route de...
Le CDPB a lancé un 1er séminaire pour ouvrir le chantier sur le “projet culturel de territoire”, le 20 juillet à Ahetze. Durant plus de 2 heures, les fondamentaux ont...
Le Pays Basque est territoire d’expérimentation* d’un projet d’indice de mesure de la bonne santé démocratique, animée par le thing tank Démocratie ouverte. Le 9 juillet dernier à Mouguerre, une...
Le 7 juillet à Hasparren, les élu.e.s de la Commission égalité de la CAPB et des membres de la Commission égalité du CDPB ont démarré leurs travaux autour du projet...
Le Bureau du CDPB a reçu, le 17 juin, Roland Hirigoyen (vice-président de la CAPB à l’habitat) et, le 3 juillet, Bruno Carrère (vice-président de la CAPB à l’urbanisme) afin...