Badira 20 urte Ipar Euskal Herria ekonomiaren azkartze handia bizitzen ari dela (enpresak eta enpleguak sortzea), eta horrek eskualde eta nazio mailan diren joeren gainetik kokatzen gaitu. Demografiaren emendatzeak eraikuntzan eta merkataritzan eragin du eta euskal ekonomiak, alor horietaz haratago, ekoizpen sistema atxikitzen jakin du, tokiko enpresa txiki eta ertainek eta industria txiki eta ertainek egin lanei esker, laborantzaren eta hazkurri industriaren dinamikari esker… Seinale positibo horien gibelean badira ahuldadeak ere. Lur funtsen eta bizitegien krisiak eragin handia du enpresaburuengan,langileengan, laborantza eta eskulangintza jardunetan… lanpostu eskaintza eta eskaria ez datoz bat eta egiturazko desoreka hori hala lanbide motetan nola kalifikazioari dagokionean gertatzen da. Giza baliabideak garrantzi handiko erronka dira lurraldeko lanpostuen bi herenak 50 langile baino gutxiagoko enpresatan baitira.
«Euskal Herria 2020» proiektua bultzatzen partaide izan zen IEHGK, eta proiektu horrek aldaketa garrantzitsua ekarri zuen 2006. urtean, ekonomia ekoizleari lehentasuna emanez: kalitatezko laborantza adarrak sostengatzea, klusterren sorrera bultzatzea, enpresa oso txikietan berrikuntza sustatzea… IEHGKak «lurralde markako» proiektu bat itxuratu du (Ikus. Esperimentazioak). Gizarte partzuerrek aldaketa sozio-ekonomikoei buruzko gogoeta bat ekarri diote IEHGKri (ikus. 2014ko Iritzia) eta lanpostuen eta gaitasunen aitzinetiko kudeaketari buruzko lanak egin dituzte. Laneko bizi kalitateari eta osasunari buruzko ekintza piloto bat egin zen 10 enpresatan, 2016/2017an (ikus. Esperimentazioa).
Zertan gara egun?
EHEk Euskal Hirigune Elkargoaren Ekononomia Garapenerako Eskema bat onartu zuen 2019ko otsailean. Ekonomia ekoizlearen sostengu handiaren bidetik darrai eskema horrek (industria, eskulangintza, laborantza) eta maila bikaineko adarrak ere sostengatzen ditu (aeronautika, laborantza/hazkurri industria, digitala, osasuna, etab.). 2020-2026 Turismo eskema baten proiektuari ere eman zitzaion hasiera 2019. urtearen hondarrean. IEHGKa datozen hilotan eginen den gogoetara loturik da. IEHGKa berriz ere arituko da lanean lurraldeko erronka sozio-ekonomikoen gainean, garapen ereduaren gainean eta lurralde estrategietan lanpostuak/gaitasunak aldea kontuan hartzeari buruz.
Les membres du Bureau du CDPB se sont réuni·e·s en cette fin de juillet pour rencontrer le nouveau président de l’UPPA, Laurent Bordes, et préparer la feuille de route de...
Le CDPB a lancé un 1er séminaire pour ouvrir le chantier sur le “projet culturel de territoire”, le 20 juillet à Ahetze. Durant plus de 2 heures, les fondamentaux ont...
Le Pays Basque est territoire d’expérimentation* d’un projet d’indice de mesure de la bonne santé démocratique, animée par le thing tank Démocratie ouverte. Le 9 juillet dernier à Mouguerre, une...
Le 7 juillet à Hasparren, les élu.e.s de la Commission égalité de la CAPB et des membres de la Commission égalité du CDPB ont démarré leurs travaux autour du projet...
Le Bureau du CDPB a reçu, le 17 juin, Roland Hirigoyen (vice-président de la CAPB à l’habitat) et, le 3 juillet, Bruno Carrère (vice-président de la CAPB à l’urbanisme) afin...