2020an, pil-pilean den gaia zaigu emakumeek gizartean duten lekua: nazioartean gertatu diren eskandaluen harira, badirudi emazteen ahotsak entzungarri bilakatu direla. Hala eta guztiz ere, emakumeek jasaten dituzten desberdinkeriak eta indarkeriak hor dira beti egunez egun.
«Uhin feminista» berri bat ari da altxatzen. Euskal Herrian, beste nonbait bezalaxe, neurtzen ari gara lansarietan diren aldeak, buruko kargaren zama, politikan duten leku eskasa… hau da, emazteek leku eta adierazpen publikoetan leku bat «har» dezaten edo «utz» diezaioten dituzten traba handiak.
Gizon eta emakumeen arteko bereizkerien aurka eta berdintasunaren alde ari diren hainbat elkartek IEHGKrengana jo zuten 2018an, hau da, kontseilua berritu zen garaian.
IEHGKak gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako batzorde bat eman du plantan, bizitza publikoan egin daitezkeen hobekuntzak zehaztu eta elkarteei laguntza emateko.
Batzordeak jende orori egin zien dei, 2020ko urtarrilaren 26an, «Emazteok, gure aldia da!» forora bil zitezen, hautetsiei parekotasunaren erronkaz ohartarazteko bereziki, udal hauteskundeak laster izatekoak baitziren. Parekotasunaren aldeko agiri bat bozkatu zen orduan, egiazko berdintasunaren alde areago engaiatzera gonbidatuz. Martxoaren 7an, Familia Plangintzarekin elkarlanean, emakumeek hirian duten lekuaz eztabaidatu zen Baionako gaztetxean Yves Raibaud unibertsitariarekin.
Zertan gara egun?
Euskal Hirigune Elkargoa tokiko bizitzan gizon eta emakumeen artean berdintasuna izatearen aldeko europar gutunaren sinatzailea da eta 2019ko ekainean ekintza plan bat onartu zuen. IEHGKa plan horren jarraipena egiteaz arduratzen den batzordearen kide da. Bere batzordearen lanekin ere badirau, beste ekintza eta eztabaidarako bideak ireki nahiz.
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak (IEHGK) esperimentazio berri bat abian jartzen du: MUGALUR proiektua. Zer eginen dugu? 2023ko azaroa eta 2024ko ekainaren artean, 9 tailer eginen dira Frantzia eta Espaniaren...
MEDIABASK astekarian bi hilabetarik Garapen Kontseiluak idazten duen irtitzi artikulua kari, egin dugun azken ekarpenaz mintzo gira. Barnekaldearen antolakuntzaz mintzo gira hemen eta agitarieri abisua emaiten diegu gaur egun emaiten...
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak (IEHGK) 2024-2026 eperako bere erreberritze kanpaina abian jarri du, elkarteak kide berriei ateak idekitzen die, datorren urriaren 31ra arte! Zer da IEHGK ? IEHGKk Iparraldeko eragile...
Garapen kontseiluko zuzendaritza batzordeko kideak Lehuntzen (Eta bideokonferentziaz) bildu dira joan den irailaren 20an. Egitarauan aurkitzen dira : Estatutuen moldaketa Garapen kontseilua eta Euskal Herria Hirigune Elkargoaren arteko zehazteko(Urriaren 4eko...