Bizitegien krisia aspaldikoa dugu Ipar Euskal Herrian. Lurraldeak urterik urte hiru edo lau mila biztanle berri hartzen ditu eta udan, kostaldean, biztanle kopurua bikoiztu egiten da. Biztanleen % 70ek bizitegi lagunduak eskuratzeko eskubidea dutelarik, bizitegiek eta lur funtsek dituzten prezio handiek biztanle gehienengan eragiten dute, bereziki diru gutxien duten familiengan, gazteengan, langile behartsuengan, sasoilariengan, guraso bakarreko familiengan, ezintasun bereziren bat duten pertsonengan, erretretan direnengan…
Erakunde publikoek indar handia eginagatik ere (bizitegi lagunduen alokatzaileak, bizilekuen tokiko programak, tokiko funtsen erakunde publikoa…), Ipar Euskal Herriak ez du bizitegi lagunduetan duen beranta gainditu. Azken 15 urteotan eraiki diren bizitegien 3/4 biztanleen 1/4ak bakarrik ordain ditzakeen prezioetakoak izan dira.
2019an, IEHGKak bi ekarpen egin ditu Euskal Hirigune Elkargoa prestatzen ari zen Bizitegien Tokiko Programa (BTP-PLH) prestatzeko. Funtsezkoena hemen ikus dezakezu (eta xehekiago, hemen behereko baliabideetan).
Zertan gara egun?
Euskal Hirigune Elkargoak (EHE) 2020ko otsailaren lehenean onartu zuen bere BTP-PLH proiektua. 2020 hondarrean/2021eko hastapenean EHEk programa onartu aitzin emanen du IEHGKak proiektu horri buruzko Iritzia. IEHGKak planaren jarraipena egiten parte hartuko du eta gero haren ebaluazioa eginen du ere. Akitania Berriko CROUS delakoarekin batera, IEHGKak jarraituko du ikasleentzako bizitegien behatoki partekatu baten proiektuan.
Les membres du Bureau du CDPB se sont réuni·e·s en cette fin de juillet pour rencontrer le nouveau président de l’UPPA, Laurent Bordes, et préparer la feuille de route de...
Le CDPB a lancé un 1er séminaire pour ouvrir le chantier sur le “projet culturel de territoire”, le 20 juillet à Ahetze. Durant plus de 2 heures, les fondamentaux ont...
Le Pays Basque est territoire d’expérimentation* d’un projet d’indice de mesure de la bonne santé démocratique, animée par le thing tank Démocratie ouverte. Le 9 juillet dernier à Mouguerre, une...
Le 7 juillet à Hasparren, les élu.e.s de la Commission égalité de la CAPB et des membres de la Commission égalité du CDPB ont démarré leurs travaux autour du projet...
Le Bureau du CDPB a reçu, le 17 juin, Roland Hirigoyen (vice-président de la CAPB à l’habitat) et, le 3 juillet, Bruno Carrère (vice-président de la CAPB à l’urbanisme) afin...