Euskal Herriak natura aberastasun handiak ditu, bai eta ekonomia eta gizarte dinamikako aukera handiak ere: neurriko laborantza, enpresen berrikuntza, gizarte eta elkartasunezko ekonomia, herritarren aukerak… Baina garapenaren euskal eredua ekologia eta energia trantsizioari gutxi loturik ageri zaigu. Kontrol gabeko demografia hazkundeak hiriaren hedatzea ekarri du eta errepideetan trafiko handia, berotegi efektuko gasak sortzen dituzten bizimodu eta bizileku motak… Ipar Euskal Herria % 90an da, energiari dagokionean, beste lurraldeen mende. Lurraldea turismo leku handia da ere eta horrek arras eragiten du saneamendu sareetan, mugikortasunean eta abar.
Garapen iraunkorra xerkatzea lurralde proiektuaren erdi-erdian da, 2017an, Agenda 21 labela duena. IEHGKak eta Hautetsien Kontseiluak jendeen ohartarazten lagundu dute: formakuntza eta ohartarazte ekintzak (ikus. Esperimentazioak), klima/energia liburu zuria egitea, laborantzari buruzko klima azterketa, banabide laburrei buruzko lana…
«Hazkunde Berderako Energia Positibodun Lurralde» (HBEPL-TEPCV) labela eman zion Estatuak, 2015eko otsailean, euskal lurraldeari eta horrek (Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak bultzaturik) inbestimenduak ekarri ditu, klima-energia estrategia zehazteko aukera eman du eta gai berrietan aitzin egin da ere: lanpostu eta adar berdeak, elikagaien gobernantza… IEHGKak bi alor horietan eragile sozioekonomikoak mugiarazi ditu, bai eta natura ondarearen alorrean ere, eta, ADEMErekin batera, proiektuen dinamikei buruzko galdeketa soziologikoa egin du. Galdeketa horretatik egungo Tranz’eKo esperimentazioa sortarazi da.
Hazkunde Berderako Energia Positibodun Lurralde programa Euskal Hirigune Elkargoaren gidaritzapean da 2017. urteaz geroztik.
2019an, IEHGKa EHEren ondoan engaiatu da Lurraldeko Klima, Aire, Energia Plana (LKAEP-PCAET) prestatzen: jendeen parte hartzeari zabaldu foroak eta 2 ekarpen, Lurraldeko Elikadura proiekturako (LEP-PAT) proposamenekin. Funtsezkoena hemen klikatuz ikus ezazu (eta xehetasun gehiago hemen behereko baliabideetan).
Zertan gara egun?
Le PCAET et le PAT ont été adoptés en février 2020 par la CAPB : le CDPB donnera un Avis sur ces projets dans les prochains mois.
Lurraldeko Klima,Aire, Energia Plana eta Lurraldeko Elikadura Programa 2020ko otsailean onartu zituen EHEk: IEHGKak proiektu horiei buruzko Iritzia datozen hilotan emanen du. IEHGKa gizarte zibiletik datozen proiektu eramaileen jarduna errazteko esperimentazio bat darama (2018an ADEMErekin batera abiatua), Tranz’eKo programari esker. .
Les membres du Bureau du CDPB se sont réuni·e·s en cette fin de juillet pour rencontrer le nouveau président de l’UPPA, Laurent Bordes, et préparer la feuille de route de...
Le CDPB a lancé un 1er séminaire pour ouvrir le chantier sur le “projet culturel de territoire”, le 20 juillet à Ahetze. Durant plus de 2 heures, les fondamentaux ont...
Le Pays Basque est territoire d’expérimentation* d’un projet d’indice de mesure de la bonne santé démocratique, animée par le thing tank Démocratie ouverte. Le 9 juillet dernier à Mouguerre, une...
Le 7 juillet à Hasparren, les élu.e.s de la Commission égalité de la CAPB et des membres de la Commission égalité du CDPB ont démarré leurs travaux autour du projet...
Le Bureau du CDPB a reçu, le 17 juin, Roland Hirigoyen (vice-président de la CAPB à l’habitat) et, le 3 juillet, Bruno Carrère (vice-président de la CAPB à l’urbanisme) afin...