Gobernantza

GIZARTE ZIBILAREN ETA HAUTETSIEN ARTEKO ITUNA

IEHGKren soa eta proposamenak

Ipar Euskal Herriak hainbat eta hainbat belaunaldi daramatza erakunde baten xerka. Hautetsien Kontseiluak (IEHHK-CEPB) eta Garapen Kontseiluak (IEHGK) eraman dute «lurraldearen gobernantza» 1994tik 2016 bitartean. «Euskal Departamentuaren» aldeko borrokan segida hartu eta IEHGKak eta IEHHKak talde lan bati ekin zioten, 2011. urtean, eta lan horretatik «Elkargo berezi» baten proiektua jalgi zen 2013an, eta gero, 2015ean, «HeLEP bakar» baten proiektua. Urraspide horrek adostasun politikoa lortu zuen eta Euskal Hirigune Elkargoa (EHE) sortu 2017ko urtarrilaren lehenean, lehengo 10 herriarteko elkargoak bat eginez. (Ikus. Nondik nora)
IEHGKa gobernantza berri horretara lotu da eta horretarako bere estatutuak aldatu ditu euskal elkargoaren ondoan duen egiteko berriari ekiteko, betiere elkarte estatusa, funtzionamendu autonomoa eta beste erakunde publikoekiko loturak atxikiz.

Estatus berezidun elkargoa izatearen aukera etorkizunerako gizarte zibilaren eragile eta hautetsi gehienek nahiko luketen bilakaera da.

Zertan gara egun?

NOTRe Legearekin lehenik (2015) eta Engaiamendu eta Hurbiltasun Legearekin gero (2019), gobernuak gogoeta bati ekin dio 2020. urtean deskonzentrazioari, deszentralizazioari eta lurralde bereizketari buruz. IEHGKak 3Daren erreformari buruzko lehen ohar bat eman zion jadanik ministroari urtarrilaren 13an, Agen-en izan zen eztabaida batean. Jacqueline Gourault ministroak gutun batez erantzun dio IEHGKri eta prefekturaren zerbitzuekin batera ekarpen bat egitera gonbidatu du IEHGKa. Osasun krisiak geldiarazi duen urraspidea da hori.

Nos actualités sur cette thématique

No post found

Faîtes votre recherche puis appuyez sur "entrée"