IEHGKren soa eta proposamenak
Ipar Euskal Herriaren ekonomiak adierazle oso positiboak ditu. Baina «hazkunde» horren gibelean, beste Euskal Herri bat ageri zaigu, hain zuzen ere honako hauek: lanpostuen prekarizazioa, gizarte desberdintasunen areagotzea, pobreziaren eta gizarte isolamenduaren garapena, senideen arteko elkartasunen gutxitzea…
Biztanleen % 12 pobrezia atalasaren pean bizi da, hilean 1200 € baino gutxiagorekin. Prekarietate egoerak areagotzen ari dira biztanleria hazten den neurrian, bizitegien prezioek areagoturik, hala hiri inguruneetan nola baserrialdean. IEHGKak pobreziaren gaineko lehen gogoeta bati 2015/2016an ekin zion. Harrezkero, elkartasunaren eragileek kolektibo bat egituratu dute eta Euskal Elkargoak gizarte ekintzaren eskumena hartu du bere gain. IEHGKak EHEren gizarte politika zehazteko lanetan hartu du parte eta Ekarpen bat egin zuen 2018ko ekainean. Funtsezkoena hemen klikatuz ikus ezazu (eta xehetasun gehiago hemen behereko baliabideetan). Lurralde proiekturako egin duen ekarpenean, IEHGKak gizarteratzea lehenestera deitzen du, Euskal Herria «harrera & elkartasun lurra» izan dadin.
Zertan gara egun?
IEHGKa hurbiletik jarraituko zaio gizarte politikaren gauzatzeari eta haren ebaluazioari.
Ondoko hilabeteetan, zuen bizi eremutik hurbil, Garapen kontseiluko kideekin elkartzea proposatzen dizuegu, kafetxo edo trago baten inguruan. Hurrengo hitzorduak Xiberuko eta Hego Lapurdiko biztanleentzat izanen dira, 18:00etatik 19:00etara “afterwork”...
“Iparralde 2040”-ren baitan, Garapen kontseiluak prospektiba proiektu honen lehen fasean parte hartzera gomitatzen zaituzte: IEHGKko kideen artean diagnostiko partekatu bat eraikitzeko. Horretarako, bi egun eta leku ezberdin proposatzen dizkizuegu, aukera...
Joan den azarotik hunat, 7 tailer parte hartzaile egin dira mugaldean: Urepelen, Orbaizetan, Izaban, Beran, Saran, Hendaian eta Amaiur-en. Orotara 120 bat parte hartzaile izan dira eta hainbat mugaldeko bizi...
Atseginez jakinarazten dizuegu Garapen Kontseiluan lan talde ezberdinak irekiko direla, apirilaren hondarretik goiti. Bertan parte hartzera gonbidatuak zarete denak! Gaiari buruzko interesa eta agendaren ahaltasuna kontuan hartuta. Hala, bi...
23.KORRIKA : Baionarat iristen da haurten! Garapen Kontseiluak Korrikan parte hartuko du 2764 kilometroan : hitzordua 11:00tan, Resplandy kaian hesi berdea hasi eta 50 m! Ibilbidearen xehetasunak hemen Baionara...