2020an, pil-pilean den gaia zaigu emakumeek gizartean duten lekua: nazioartean gertatu diren eskandaluen harira, badirudi emazteen ahotsak entzungarri bilakatu direla. Hala eta guztiz ere, emakumeek jasaten dituzten desberdinkeriak eta indarkeriak hor dira beti egunez egun.
«Uhin feminista» berri bat ari da altxatzen. Euskal Herrian, beste nonbait bezalaxe, neurtzen ari gara lansarietan diren aldeak, buruko kargaren zama, politikan duten leku eskasa… hau da, emazteek leku eta adierazpen publikoetan leku bat «har» dezaten edo «utz» diezaioten dituzten traba handiak.
Gizon eta emakumeen arteko bereizkerien aurka eta berdintasunaren alde ari diren hainbat elkartek IEHGKrengana jo zuten 2018an, hau da, kontseilua berritu zen garaian.
IEHGKak gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako batzorde bat eman du plantan, bizitza publikoan egin daitezkeen hobekuntzak zehaztu eta elkarteei laguntza emateko.
Batzordeak jende orori egin zien dei, 2020ko urtarrilaren 26an, «Emazteok, gure aldia da!» forora bil zitezen, hautetsiei parekotasunaren erronkaz ohartarazteko bereziki, udal hauteskundeak laster izatekoak baitziren. Parekotasunaren aldeko agiri bat bozkatu zen orduan, egiazko berdintasunaren alde areago engaiatzera gonbidatuz. Martxoaren 7an, Familia Plangintzarekin elkarlanean, emakumeek hirian duten lekuaz eztabaidatu zen Baionako gaztetxean Yves Raibaud unibertsitariarekin.
Zertan gara egun?
Euskal Hirigune Elkargoa tokiko bizitzan gizon eta emakumeen artean berdintasuna izatearen aldeko europar gutunaren sinatzailea da eta 2019ko ekainean ekintza plan bat onartu zuen. IEHGKa plan horren jarraipena egiteaz arduratzen den batzordearen kide da. Bere batzordearen lanekin ere badirau, beste ekintza eta eztabaidarako bideak ireki nahiz.
Mugalur proiektua joan den 2023ko irailean hasi ginuen urte batentzat, Nafarroako Cederna-Garalur eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin partaidetzan. NAEN euroeskualdearen diru-laguntza jaso ginuen eta 2023ko azaroa eta 2024ko apirilaren artean, 7...
7 tailer parte-hartzaile antolatu ondoren 2023ko azaroa eta 2024ko apirilaren artean, momentua etorri da zuekin partekatzeko atera dena : mapak, lekukotasunak, ilustrazio eta sorkuntzak, parte-hartzaileen aipuak, komikia, mapa artistiko eta...
Udaberri amaierako gorabeheren ostean, Garapen kontseiluko kideak Luhuson bildu ziren, ekainaren 15ean, larunbatarekin, Biltzar nagusi orokorrarendako! Bertan aukera izan zen 2023ko txosten morala eta finantza txostena aurkezteko eta bozkatzeko, baita...
Mugaz-gaindiko uda ikastaroetara Gomita 2023ko azaroa eta 2024ko apirilaren artean, 7 tailer parte-hartzaile egin ditugu mugaldeetan. Ondoko hitzordua heldu den uztailaren 16an emaiten dizuegu Mugaz-gaindiko Uda ikastaroen karietara Baionan. MUGALUR...
artzabale eta Maulen kideekin elkartu ondoren, Azkainen izanen gira, zuen bizi eremutik hurbil, Garapen kontseiluko kideen artean, kafetxo edo trago baten inguruan eztabaidatzeko. Datorren hitzordua Hego lapurdiko lurralde eremuan bizi edo...